2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

HAMABIGARREN ASTEA

Ainize, Saray eta Itsasok aurkezpen bat edin dute didaktika zer denaren inguruan. Hasteko jarduera bat planteatu dute bakoitzak orri batean geuretzat didaktika zer den idaztea izan da.  Gero haientzat zer den eta didaktikaren inguruan hitz egin ostean beste jarduera bat proposatu digute, ea zenbat esanahi aurkitzen genituen didaktika orokorraren inguruan, gure taldean 6 esanahi aurkitu ditugu 10 minututan. Eta talde bakoitzak aurkitutako esanahi bat islatu dio klaseari. Klasea nahiko dinamikoa izan da, gaia interesekoa baitzen. Bukatzeko, irakaslea, Etxaguerena izeneko autore baten liburutik, Didaktikaren definizio bat irakurri digu.

Dena den, honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, eskuragarri utziko dizuet behatzaileak egindako aurkezpena: Didaktika

Asteartean, unitate didaktikoarekin jarraitu dugu. Orri batzuk eman dizkigu artikulua irakurzteko  eta ze irizpide hartu behar ditugu kontuan Unitate Didaktikoa diseinatzeko orduan

Resultado de imagen de trabajando juntosAsteartean, irakasleak proposamen bat egin die lanbide heziketa egin duten ikasleei. Proposamena behatzaileei zuzenduta joan da. Hau izan zen proposamena; haiek besteok egiten hari garen unitate didaktikoen zuzenketa bat egitea zen, hau da, irizpide batzuen arabera, gure lana kalifikatzea. Baina, behatzaile horiek haien desadostasuna adierazi dute Alaitzi, izan ere, ez dute beraien burua horretarako prest ikusten edo ez zelako lauhilabete hasieran eskatutako lana, beraz proposamena bertan behera gelditu da. Behin hori ikusita, falta zen klaseko ordua, unitate didaktikoa aurreratzeko utzi digu, eta horretan ibili gara taldetan bildurik, irakasleak, taldez taldez pasatzen zen bitartean zalantzak argitzen eta laguntzen behar zuten taldeei.



GALDERA ERAGILEAK

Zer da didaktika?
Zergatik daude hainbat esanahai didaktika arloan?


ERREFERENTZIAK

- Tearfund Learn (s.f). Tearfund aprendizaje. Berreskuratua 2018ko apirilaren 23 an hemendik; https://learn.tearfund.org/esES/resources/publications/pillars/building_the_capacity_of_local_groups/c2_working_together/

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

HAMAIKAGARREN ASTEA


Dagoeneko, Aste Santuko oporraldiaren bueltan gaude eta berriz ere, aste honetan zehar egindakoaz adieraziko dizuet.


Astelehenean, Anek, Anttonek, Oihanek eta Ainhoak, klaseko gelakideak, aurkezpen bat egin ziguten. Aurkezpena Unitate Didaktiko bat nola egin behar den adierazten zuen, laburbilduz unitate didaktiko batek izan behar dituen ezaugarriak adierazi dizkigute. Gainera unitate didaktikoa egiteko plantilla antzeko bat erakutsi digute errazago egiteko eta adibide gisa hartu ahal izateko. Dena den, esan digute egiteko milaka adibide geneukala geuk nahi genuena hartzeko. Gainera, eGelan dauzkagu "Planifikazio adibide desberdinak" unitate didaktiko desberdinen ereduak ikusteko.


Asteartean, Unitate Didaktikoarekin jarraitu dugu hizketan eta Alaitzek jakinarazi digu ez dela lan zaila izango, didaktika atalaren modulua egin ondoren,unitate didaktikoaren lan erdia eginda edukiko genuela esan digu, izan ere, bertatik informazioa hartu behar baitugu.


UNITATE DIDAKTIKOA

  • 3- 5 orri artekoa izan behar da. 
  • Ikusgarria, praktikoa eta arina izan behar da. 
  • Moduluan egindako azterketatik abiatuta sailkapen bat egin: 
  • Testuingurua (taldearen ezaugarriak) 
  • Esperientzia eremuak eta edukiak 
  • Helburu orokorrak eta zehatzak 
  • Ekintzak eta jarduerak 
  • Ebaluazioa (tresnak, irizpideak, antolaketa,behaketa...) 
  • Hobekuntzak 
  • Metodologia 
  • 5 ekintza (modulu lanekoak edo baten bat berria edo hobetuta izan daitezke) 
  • 3 eta 6 helburu artekoa 


Hau guztia esan ondoren, gure taldearekin jartzeko denbora utzi digu, lanarekin aurreratzeko. Nire taldean Aintzane eta ni geratu gara, Antton eta Ainhoa lanbide heziketakoak direlako, baina laguntza eskaini digute eta lehenengo pausoak ematen hasi gara.

Ostiralean, Antton, Ane Ainhoa eta Ohianek proposamen bat egin zuten unitate didaktikoa ulertzeko. Proposamena honetan datza; guztion artean unitate didaktikoaren adibide bat egitea baina ez zuenez funtzionatzen, klasea 4 taldetan banatzea erabaki dute. Talde bakoitzak eginkizun bat zeukan, batzuk jarduerak erabakitzea, beste batzuk landutako eremuak, ebaluazioa, helburuak. Baina akats bat zegoela konturatu gara, ezin genuen talde bakoitza bere lana egin besteen taldeen informazioa behar genuelako. Azkenean asmatu izan dugu informazioa eta modu horretan ez da ikusi oso ondo unitate didaktiko bat egiteko gai ginen ala ez, pena bat izan da. Baina, gutxienez parte hartu dugu eta hizketan egon gara, gutxienez neure taldean.

2018(e)ko apirilaren 8(a), igandea

HAMARGARREN ASTEA

Kaixoo!!

Resultado de imagen de aste santua oporrakAste honetan zehar ez dugu klaserik eduki Aste Santua zela eta. Hala ere, modulu lanarekin aurrera jarraitu dugu. Taldeko partaide bakoitza zeregin bat hartu du. Nire galderan arazo batzuekin gtopatu naiz, orduan Aste Santuko bueltan taldea bilduko da aurkitu ditugun arazoak edo zailtasunak begiratzeko eta ebazteko. Behin begiratuta, arazoa jarraituz gero, Alaitzi tutoretza bat eskatzea erabaki dugu aurrera jarraitu ahal izateko.




ERREFERENTZIA

- Zaldupe. (2014). Zaldupe Ondarroako eskola publikoa. Berreskuratua 2018ko apirilaren 8 an hemendik; http://zaldupe.blogspot.com.es/2014/04/blog-post.html