Dagoeneko, Aste Santuko oporraldiaren bueltan gaude eta berriz ere, aste honetan zehar egindakoaz adieraziko dizuet.
Astelehenean, Anek, Anttonek, Oihanek eta Ainhoak, klaseko gelakideak, aurkezpen bat egin ziguten. Aurkezpena Unitate Didaktiko bat nola egin behar den adierazten zuen, laburbilduz unitate didaktiko batek izan behar dituen ezaugarriak adierazi dizkigute. Gainera unitate didaktikoa egiteko plantilla antzeko bat erakutsi digute errazago egiteko eta adibide gisa hartu ahal izateko. Dena den, esan digute egiteko milaka adibide geneukala geuk nahi genuena hartzeko. Gainera, eGelan dauzkagu "Planifikazio adibide desberdinak" unitate didaktiko desberdinen ereduak ikusteko.
Asteartean, Unitate Didaktikoarekin jarraitu dugu hizketan eta Alaitzek jakinarazi digu ez dela lan zaila izango, didaktika atalaren modulua egin ondoren,unitate didaktikoaren lan erdia eginda edukiko genuela esan digu, izan ere, bertatik informazioa hartu behar baitugu.
UNITATE DIDAKTIKOA
- 3- 5 orri artekoa izan behar da.
- Ikusgarria, praktikoa eta arina izan behar da.
- Moduluan egindako azterketatik abiatuta sailkapen bat egin:
- Testuingurua (taldearen ezaugarriak)
- Esperientzia eremuak eta edukiak
- Helburu orokorrak eta zehatzak
- Ekintzak eta jarduerak
- Ebaluazioa (tresnak, irizpideak, antolaketa,behaketa...)
- Hobekuntzak
- Metodologia
- 5 ekintza (modulu lanekoak edo baten bat berria edo hobetuta izan daitezke)
- 3 eta 6 helburu artekoa
Hau guztia esan ondoren, gure taldearekin jartzeko denbora utzi digu, lanarekin aurreratzeko. Nire taldean Aintzane eta ni geratu gara, Antton eta Ainhoa lanbide heziketakoak direlako, baina laguntza eskaini digute eta lehenengo pausoak ematen hasi gara.
Ostiralean, Antton, Ane Ainhoa eta Ohianek proposamen bat egin zuten unitate didaktikoa ulertzeko. Proposamena honetan datza; guztion artean unitate didaktikoaren adibide bat egitea baina ez zuenez funtzionatzen, klasea 4 taldetan banatzea erabaki dute. Talde bakoitzak eginkizun bat zeukan, batzuk jarduerak erabakitzea, beste batzuk landutako eremuak, ebaluazioa, helburuak. Baina akats bat zegoela konturatu gara, ezin genuen talde bakoitza bere lana egin besteen taldeen informazioa behar genuelako. Azkenean asmatu izan dugu informazioa eta modu horretan ez da ikusi oso ondo unitate didaktiko bat egiteko gai ginen ala ez, pena bat izan da. Baina, gutxienez parte hartu dugu eta hizketan egon gara, gutxienez neure taldean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina