Beste aste bati hasiera ematen diogu!

Betiere, behaketa umearen garapenarekin erlazionatuta dago.
Azalpen hau eman ostean, Garbiñe eta Amaia ikaskideak aurkezpen bat egin dute guztiontzat. Aurkezpen horretan, jarduera bat planteatu dute eta behaketa taula bat jarri dute. Bertan, jarduera bakoitzean helburuetatik ebaluatu aurretik, oso argi eduki behar dira zeintzuk diren helburu horiek. Behaketa taulak, haurrari, irakaslearen paperari, testuinguruari, materialari... begirada botatzen dio.


Aurkezpena ikusi eta gero Carles Monereo Font - "La evaluación autentica de competencias " bideoa ikusi dugu.
Bertan Monereo (2010) oso argi adierazten du zer diren konpetentziak; konpetentziak estrategiaz osatutako multzoak dira. Konpetentea izatea artikulatzeko eta estrategia desberdinak osatzeko gai izatea da arazo konplexu bati aurka eginez.. Honetaz gain, hainbat galdera adirazten ditu eta hoiei erantzun bat ematen die.
Agertutako galderak eta aipamenak:
- Zer da gaitasuna? Eta hauek nola ebaluatzen dira?
- Prozedurak eta estrategiak
- Zer da irakasle konpetente bat?
- Zer da ikasle konpetente bat?
- Ikasleak lan bat egiterako ordun informazioa bilatu behar dute hainbat lekutan, esate baterako; interneten, liburuetan, aldizkaritan...
Praktika klasean, curriculuma nola igo behar dugun azaldu digu eta klasean curriculumean aritzeko utzi digun azken eguna izan da.
Azkenik, denbora eman digu modulu lanean aritzeko, hain zuzen, Didaktika Orokorra ikasgaian K2an eskatzen digutena burutzen hasteko. Nire taldea, lehenengo kontaktuan, nola egingo dugun hizketan egon gara eta informazioa bilatzen hari gara. Klase honetan sortu zaizkigun zalantza batzuk argitu ditugu, beraz, pixkanaka modulu lana aurrera doa.
GALDERA ERAGILEAK
- Zer garrantzia du irakasle konpetente bat izatea? eta ikasle konpetentea?
- Zer da zehazki "behaketa" didaktika arloan?
ERREFERENTZIAK
- Carles Monereo Font- La evaluación auténtica de competencias(19/02/2009. YouTube. Hemendik berreskuratua; https://www.youtube.com/watch?v=tbugPz0nMyk&t=142s