2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea

HIRUGARREN ASTEA

Resultado de imagen de presentacion
Modulu lanaren aurkezpena aurkeztu digute; musika- arte- eta didaktika- irakasleak klase osoan zehar diapositiba aurkezpen baten bidez. Egin beharrekoa azaldu ziguten baina pixkanaka pixkanaka egingo dugun prozesua da eta gainera lehenengo aldiz.

Praktikan klasea 3 puntutan banatu genuen egin beharrekoa:

1- Taldeak eginda antolatu eta partaide bakitza egin beharreko funtzioak      banatu.
2- K2 an egin nahi dugun gaia aukeratu eta aztertu
3- Ebaluaketa, irizpideen zerrenda HHrako. Horretarako behaketa dekalogoa ( taula, irizpide zerrenda...)

Garrantzitsua hemendik maiatzera gure ikaskuntza-prozesuari arreta jartzea bai taldeka bai indibidualki.

Behatzaileen taldea daukagu! Goi graduan ikasi duten ikasleez osaturita dago, haien funtzio izango da azaltzea eta gu laguntzea gai batzuen inguruan.

Teoria klasean, "Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa" -ren testuaren idei nagusiak idatzi ditugu.

Utziko dizuet idatzitako idei nagusak:

- Segurtasuna; helduarekin lotura-harremana
- Haurreskolaren kalitatea hobetzea, etengabeko berrikunta prozesua.
-Helduaren sentikortasuna, umeari segurtasun-iturria eman. Baina nola ebaluatu dezakegu helduaren  sentikortasuna? Honen erantzuna; bideo-grabazioa dugu baliabide interesgarritzat.
  Umea helduarekin harremanetan dagoenean seguru dago.
- Arreta jarri behar dugu gure iritziz deigarria den jokabiderik ez duten umeengan(negarra, erasoa..).
- Umearen behaketan; seinale guztiak, barne ingurunea interpretatzen jakin behar dugu
- Entzuketa aktiboa (sentikortasuna); oso garrantsitzua hau egiten jakitea eta hitzik gabeko seinaleak irakurtzen jakitea.
- Esplorazioaren kalitatea: umearen ongizate adieraztea eta lotura jokabideen maila.

ADI! ARRETA JARRI BEHARREKO GAUZAK:


- Oldarkortasunarekin 2 gauza egin daiteke; gorde eta kanporatu
- Umea baztertuta gelditzen denean, negarra ez dagoenean eta adierazpenik ez dagoenean.
- Irakasleen erantzunei arreta jarri eta mugak ezagutu


ERRITMO- BIOLOGIKOAK


- Errespetua (loaldiari eta esnaldiari; jateari...)
- Oztopoak identifikatu

MATERIALEN AZTERKETA


-Material bakoitzaren azterketa egin beharko dugu, materiala aldatzeko, haiekin jarraitzeko edota ez erabitzeko.
- Garrantzitsua da umeak materialekin esperimentazioa piztea.

Taldeko gogoeta: etengabeko prestakuntza, garapen profesionala eta garapen pertsonala.


GALDERA ERAGILEAK

- Zertan datza Haur Hezkolan kalitatea hobetzeak?
- Zertan datza Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa?



ERREFERENTZIAK


- Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa.(2016). Hik hasi. 43-49




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina