Kaixo! Hasiera emanango diogu bigarren lauhileko oso honetan aurrera eramango dudan Didaktika Orokorraren inguruko blogera.
Lehenengo egunean zehazki irakasleak proposatu zigun lehenego gauza izan zen lekuz banatzea. Eskuineko zutabean goi gradua egin zutenek kokatu behar ziren baina kokatu behar ziren txikienetik handienera, txikiak aurreko lerroak egonda. Ezkerreko zutabean, berriz, goi gradua egin ez genuenok, baina orain berriz, handienetik txikienera kokatu behar ginen.
Geroago, bideo bat ikusi genuen Tony Wagne"¿Que educación necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro?" Eta ideia nagusiak arbelan apuntatu genituen. Nahi izanez gero, bideoa jartzen dizuet ikus nahi baduzue.
Tony Wagneri buruz ikusitako daturi garrantzitsuenak jarri ditut.
Tony Wagneri buruz ikusitako daturi garrantzitsuenak jarri ditut.
Tony Wagner iraultzaile bat da. Heziketari buruzko aditu nagusienetako bat da. Heziketaz hitz egiten duenean, horretaz asko daki, bigarren mailakoeta unibertsitate-katedraduneko irakasle bezala jardun duenez gero
Bokaziozko irakasle honek planteatzen duen iraultza errotzen du gaurko heziketa-eredua aldatzeko beharra, gazteek etorkizunari garantiarekin aurre egiteko.
/>
Gero, orri zuri batean gure izen abizenak eta jatorria idatzi behar izan genituen eta guretzat irakastea eta ikastea zer zen adieraztea. Orri zuri hau praktika egunean irakurri behar izan genuen, klaseko zutabe bakoitza hormetara edo lehioetara begiratuz lotsa ez edukitzeko. Irakaslea geuk esaten genituen idei nagusiak apuntatu zituen irakastea eta ikastea zutabeetan eta ideiak hainbatetan errepikatzen ziren.
Nire ustez edo emandako esanahia irakasteari eta ikasteari hauxe izan zen:
- Irakastea: Besteei ezagutzak, arauak eta baloreak transmititzea.
- Ikatea: Ezagutza, balore eta arau horiek barneratzea.
Irakasleak esan zigun haren helburua lauhilekoa amaitzean didaktika ondo egitea izango zela. Baina, zer da didaktika? Zertarako balio du? Espero dut egunak pasatu ahala, galdera hauei erantzuten jakitea.
Azkenik, teoria klasean, irakasgai honen programazioa eskaini zigun, haien artean, ebaluatzeko irizpideak, portafolioaren betebeharra eta irizpideak eta gure lana errazteko beste urteetan bere ikasle onenak egin zituzten portafolioak eskaini zizkigun.
GALDERA ERAGILEAK
- Zer da didaktika?
- Zertarako balio du?
- Zertarako balio du?
ERREFERENTZIAK
- Marcos, Z. (2015ko abenduaren 16 an). ¿Qué educación necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro?. El Mundo
- ¿Qué educación necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro? Responde Tony Wagner.
(16/12/2015). YouTube. Hemendik berreskuratua: https://www.youtube.com/watch?v=wGMqGnWqO8k
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina