2018(e)ko martxoaren 4(a), igandea

BOSTGARREN ASTEA

KAIXOOO!!!

Astero bezala, ekarri dizuet aste honetan zehar egin dugunarren informazioa espero dut gustukoa izatea.

Aste honetan ikusitako bideoa, oso gustukoa izan dut eta oso interesgarria iruditu zait konfiantzaren pedagogian lantzen dena. Beti bezala bideoa utziko dizuet eskuragarri.


Bideo ikusi ostean nire hausnarketa utziko dizuet.
Nire ustez; Ikastola honen funtzionamendua primerakoa da, hainbat gunetan banatuta dituzte ekintzak eta jarduerak, modu honetan haurren beharrak asetzen dira, askatasuna emanez, baina modu berean ere aholkatzen diete gune guztietatik igarotzeko.  Azken finean, haurrak protagonistak dira eta ikastetxea, haien beharretara egokitzen da. Horregatik,  pedagogia mota hau eskoletan ezartzea egokia izango litzateke, metodoloagian pauso aurreratuak eginez.

Ikastetxe hauetan ematen diren ezaugarriak:
  • 0-6 urteko haur guztiak elkarrekin daudenez, bata besteari laguntzen dira. 
  • Haurra da erdigunea. 
  • Guraso eta hezitzaileen arteko konfiantza egon behar da, eremu hau asko lantzen dute. Izan ere, behin haurrak gurasoengatik konfiantza duenean soilik banatuko da. 
  • Gurasoak geletan egoteko eskubidea, haurra lasaitu arte.
  • Gelak txoko desberdinetan daude banatuta eta haurrak bere garapen kognitiboaren arabera zer egin aukeratzen du, hala ere, saiatuko da umeak astean behien txoko guztietatik igarotzea behin gutxienez irakasleak bultzatuta.
  • Irakaslearen papera soilik behatzaile moduan aritzen da.
  • Maitasuna. 
  • Irakasleen lana egoera desberdinak sortzea da, bere garapena eta autoestimua sustatzeko 
  • Guraso eskolen balioa. 
  • Konfiantza haur, irakasle eta familiaren artean 
  • Haurrak jarri mugak 
  • Helburuak baliabideetara egokitu 
  • Espazio eta baliabideak garrantzi handia 
  • Espazioak umearen esplorazio eta mugimendu beharretatik daude sortuak 
  • Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak jartzen dutelako erritmoa. 
  • Irakaslea umearen beharren zerbitzura dago eta haurrak gidatzen ditu 
  • Irakaslea behatzaile, sortzaile eta bideratzailea da. 
  • Jolasten ikasi eta ikasten jolastu. 
  • Erritmo-biologikoak errespetatu. 
  • Autonomia landu.

Bueno hasieran emandako hausnarketan dena perfektua dela dirudi, biana akats batzuk edo oztopo batzuk aurkitu ditut. Haien artean, ikusi daiteke Arizmendi ikastolara joaten diren haur guztiek euskaldunak dira ez daude atzerritarrik. beraz, hori puntu negatiboa da ez dagoelako kultur-aniztasuna eta hori aberasgarria izango litzateke haurrentzat, batak besteengatik ikasteko. Gainera, umearen jarraipena zaila izango da, azkenean hainbat ume elkartzen dira leku berberean eta hezitzaile gutxi edo nahiko ez badaude zaila izango da jarraipen egokia ematea.


Behatzaileen txanda heldu da, gaur Amaia, Oihane, Arrate,Garbiñe eta Nerea orain arte klaseetan ikusi dutenaren arabera hitz egin digute eta power point bat egin dute. Bertan, azaldu ziguten haientzat egin beharko genuena klaseak hobetzeko .

Beraien proposamenak hauek izan dira:

  • Alaitz lauhileko hasieran esndako antolaketan jesartzen jarraitzeko.
  • Oinarri bat edukitzeko teoria pixka bat ematea eta bertatik gure ezagutzak zabaltzea.
  • Klasea ez jardutea soilik bideo bat ikusten edo idei naguasiak ematen, klase berberean hainbat metodo erabiltzea arreta pizteo eta astunegia ez izateko.
  • Eztabaida piztu da, curriculuma nola landu behar dugunaren inguruan. Nire ustez, errazagoa izango litzateke lehenago teoria pixka bat emanda edo azalpen bat emanda laburpena egitea. Izan ere, errazagoa egingo zaigu eduki ez garrantzitsuenak baztertzeko.

Azkenik, zalantzak galdetu ahal izateko blog bat sortu dute gu laguntzeko.



GALDERA ERAGILEAK



- Proiektu on bat da konfiantzaren pedagogia lantzea? Perfektua da? Zer hobetuko zenukete? Irakasleari zer aholkuren bat emango zeniokete hobetzeko?


- Materialei buruz hainbat momentutan hitz egiten du, egokiak direla pentsatzen duzue?


ERREFRENTZIA

- Arizmendi Ikastolak ERDU proiektua. 2014ko uztailaren 11a. Konfidantzaren Pedagogia. Youtube. Hemendik  berreskuratua:https://www.youtube.com/watch?v=6TDg1Xj8Ykg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina