2018(e)ko martxoaren 18(a), igandea

ZAZPIGARREN ASTEA

Kaixo lagunak!!!!

Berriro hemen elkarrekin gaude informazioa eskainiz, aste honetan zehar Amaiak eta Garbinek aurkezpen bat egin dute Heziberri 20120 planari buruz.
HEZIBERRI 2020


Heziberri 2020 Plana bi zutabetan oinarritzen da:
  • Lehenengo zutabea gure hezkuntza sistemak orain arte egindako bide luze eta oparoa da. Bide horretan  eraman diren hezkuntza-esperientziak eta arrakastatsuak metatu dira hezkuntza komunitatean partekatzen dugun kultura pedagogikoa eraikitzeko.
  • Bigarren zutabea eragile desberdinen parte-hartzea da.

Ondorengo hiru egitasmok osatzen dute Heziberri 2020 plana:

  • Lehen egitasmoa: hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa 
  • Bigarren egitasmoa: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum dekretuak
  • Hirugarren egitasmoa: Euskal Hezkuntza Legerantz hurbiltzeko urratsak ematea
Aurkezpena hezkuntza eredu pedagogikoaren markoari buruz izan da. Eta puntu garrantzitsuenak idatziko dizkizuet.

Hezkuntza - oinarriak

1) Hezkuntza-eskubidea bermatu.
2) Hezkuntza -berdintasuna esakini eta desberdintasunak konpentsatu.
3) Funtsezko konpetentziak jabetzen laguntzea

Oinarrizko Hezkuntza xedeak

1) Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea.
2) Pertsonaren garapen INTEGRALA.
3) Helduarorako prestatzea.
4) Ikasteko eta lanean hasteko prestatzea.
5) Motibatzea.


Oinarrizko konpetentzien proposamena


  • Oinarrizko zehar - konpetentziak : Egoera guztietako problemak ganoraz konpontzeko, ikasgai guztietan lantzen dira.
  • Diziplinarteko oinarrizko konpetentziak: konpon daitezke bizitzaren egoera guztietako problemak diziplina-arlo jakin baten baliabide espezifikoak erabiliz.

Edukien tipologia


  • Adierazpeneko edukiak; jakintza teorikoak
  • Jarrerazko edukiak; ikasteko jarrerak , ohiturak eta joerak
  • Prozedurazko edukiak; adierazpeneko eta jarrerazko edukiak eskuratzeko estrategiak

Edukiak hautatzeko irizpide orokorrak

  • Garrantzi sozio-kulturala
  • Garrantzi zientifikoa
  • Funtzionaltasun eta adierazgarritasuna
  • Egokitasun pedagogikoa(Eduki koherenteak izan behar)


Metodologia; ikaskuntza prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia, prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak kontuan hartuz.



Praktika saioa ez dugu aste honetan izan, izan ere, Alaitz gaixorik egon baita.

Antton eta Nerea aste honen azken egunean aurkespena bat egin dute baita. Haien gaia "Urteko plana"-ri buruz hitz egitea da.

Urteko plana, dokumentu bat da, non ikastetxeak ikasturterako dituen helburuak eta eginbeharrak bertan zehazten ditu.
Galder ada zertarako balio du? Ikastetxean egiten den guztia antolatuta eta planifikatuta egon behar delako.
Gainera, dekretuarekin harremana eta eskolaren berdina da.

Urteko planean agertu beharrekoa:


  • Kokapena(non?, Baliabideak, inguruan zer?).
  • Ikastaldiaren ezaugarriak.
  • Zenbat unitate didaktikotan banatuta dagoen.
UNITATE DIDAKTIKOA

- Oinarrizko konpetentziak garatzeko eta gelan jarduteko modua erakutsi nahi dute.
- Hauen konposaketa;

  • Izenburua
  • Iraupena
  • Justifikazioa
  • Helburu didaktikoa
  • Zeharkako konpetentziak
  • Konpetentzia espezifikoak
  • Edukiak
  • Jarduerak
  • Ebaluazio irizpideak
*Zeharkako konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak oinarrizko konpetentziak dira.

2. mailan: eskolako proiektu curricularra eta hezkuntza proiektuak agertzen dira.
4. mailan berriz, ikasleen beharrei egokitutako plana.

Metodologia:

  • Esparruen banaketa
  • Denbora banaketa
  • Materiala
  • Haurren taldekatzea
*Erabaki honen arabera metodologia bat edo beste bat erabili behar da.




GALDERA ERAGILEAK?

Zer da urteko plana? Eta zeratarako balio digu?

Curriculumean agertzen denarekin zerikusia du?

ERREFERENTZIAK

-Bujanda Arizmendi, J.M. (2017). Aberriberribloga. Berreskuratua 2018ko martxoaren 18an hemendik; https://aberriberri.com/2017/05/03/el-modelo-educativo-pedagogico-del-plan-heziberri-2020/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina