2018(e)ko martxoaren 11(a), igandea

SEIGARREN ASTEA

KAIXOOOO LAGUNAKKK!!!!

Aste honetako, lehenengo egunean,  Alaitz diskurtso antzeko batekin hasi ditu klaseak. Diskurtso horretan; guk klasean hartzen dugun papera/rola -ren inguruan izan da.  Ulertzen gaituela prozesu honetan; zailtasunak, arazoak edo zalantzak edukitzea eta galduta egoteak ere ulerkorra dela. Baina, oso garrantzitsua dela geure buruari hausnarketa eta autoebaluazioa egitea.

Galdera eragile antzekoak utzi dizkigu pentsarazteko eta zuei ere galdetu nahiko nizueke.


  • Nola sentitzen naiz prozesu honetan (irakaskuntza -ikaskuntza prozesuan)?
  • Ni baino helduagoa den pertsona batek ez erantzuteak (goi-gradua egin duenak) nola jasotzen dugu? Zein da gure erantzuna erreakzio horiei? Zer egin erreakzio horiek aldatzeko? Nola eman buelta honi?
  • Lanbide Heziketa egin dutenei erantzuteko beharra sortzen dit?
  • Dena ez ulertzeak nola sentiarazten nau?
Hau entzun ostean, aproposa ikusi zuen erlaxazioa egitea, begiak itxita genituen bitartean eta ondo eserita, liburu baten pasarte bat irakurri zigun.

Hurrengo bi egunetan, K2 modulua egiten jarraitu dugu, oraindik zalantza ugari ateratzen dira eta lan ugari falta da. Esan digu, 2 - 3  aste gehiago utziko dizkigula klasean bukatzeko eta gero eta  lehenbailehen bukatzen joateko unitate didaktikoarekin hasiko garelako.

  • Azkenean ostegun honetan curriculumaren laburpena edo mapa kontzeptuala bidali dugu. Lan asko eraman nau hau egitea eta laburtzea zaila egin zait, dena garrantzitsua zelakoan nengoelako. Azkenean, egin dudan lanarekin pozik nago eta eskuragarri edukitzeko utziko dizuet. Espero dut zuentzat aproposa izatea eta erraz ulertzea.


ERRFERENTZIAK

- 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina