2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

HAMABOSTGARREN ASTEA

Kaixo!!

Gaur, astelehenean, Irakasleak Pikler Lóczy Euskal Herriko elkarteari buruz hitz egin digu eta "Una escuela de la civilizazion" pelikula jarri digu. Bertan haurrekin gertatzen diren hainbat gertaera kontatzen digute. Esate baterako, haurren arteko gatazka sortzen da jostailu baten bidez, eta 
hezitzailea lasaitasuna eskainiko dio besteari esaten badio orain itzuliko dizu zu lasai eta jostailua hartu duen haurrari mesedez eskatzen dio jostailua itzultzeko.

Gustuko izan dut pelikula hau, zeren eta oso argi ikusten da zeintzuk diren eskola horien printzipioak eta metodologia.


Praktika egunean, pelikula ikusten jarraitu dugu


Ostiralean; Arrate, Amaia, Oihane eta Nerea aurkezpenak egin dituzte. Alde batetik, bertan urtean zehar behatu dutena esan digute. Nahi dute behaketaren prozesuari garrantzia ematea. Beste alde batetik,'Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela' liburuari buruz hitz egin digute.
Reggio Emilia eskolak, pedagogia edo metodologia berritzailea erabiltzen duen eskola da. Metodologia honek, dokumentazioan oinarritzen da, haurrak egiten duten guztia dokumentatzean datzan.

Ikusitako bideo atxikituko dizuet(bertan behaketaren garrantzia, dokumentazioa eta eskola horien ezaugarriak aurkituko dituzu):



Galdera eragilea: Zergatik Reggio Emilian erabiltzen den metodologia ez da ikastola guztietan ematen? Zure ustez hain ona da? Hobeak daude?

Erreferentziak:

- Las escuelas de Reggio Emilia, una experiencia de innovación educativa.Marquez. A.(2015) YouTube. Hemendik berreskuratua:https://www.youtube.com/watch?v=WewB-dzgOnI

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina