2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

HAMASEIGARREN ASTEA


Hasteko, behatzaileak 9 boluntario ateratzeko eskatu dute. Kostatu da jendea ateratzea eta azkenik bakarrik 7 boluntario lortu dute. Behatzaileek galdera bat bota die; Zergatik atera zarete? Erantzunak parte-hartzeko eta eskatu dutelako izan dira. Gero eserita geratu garenoi galdetu digu ea zergatik atera ez garen, gure erantzuna lotsagatik izan da. Hau egin dute ikusteko klasean dagoen eguneroko dinamika horrela dela, ez parte- hartzearena. Egia esanda, ados nago eta pena ematen dit, baina ere ezin dezaket asko esan aurrera atera ez naizelako. Hobetzeko beharrekoa da niretzat eta klaseko hainbatentzat.

Ebaluaketaren irizpideak, eskaini digute;

- Unitate didaktikoa (3 puntu)
- Bloga (5 puntu)
- Modulu lana (2 puntu)

*Azterketarik ez

Zergatik ez gara normalean klasera etortzen?

- Haien iritziz, azterketa ez dagoenez, ez gaude motibaturik. Eta arreta jartzeko eza gero ez dagoelako azterketa egongo.

Haien balorazioa pertsonala

- Ez dira motibatuta sentitu. Ni ere ez, egia esanda hasieran gehiago baina gero gutxituz joan da. Baina,hala ere, ez dut uste azterketa ez dagoelako dela, ni ahal izan dudan klase guztietara bertaratu naiz.

- Gure jarrera ez dela egokiena izan ez irakaslearen aurrean soilik ere behatzaileen aurkezpenen aurrean. Eta ezustekoa izan da, gehienetan gure kexak teoria ez genuela zelako eta haien aurkezpenetan gure jarduerak behar zituzten teoriak eskaini dizkigutelako.


Curriculumaren inguruko iritziak:



2 jarrera desberdin egon dira gehienbat:




    1) Bata, ez gaituela motibatzen eta horregatik ikasturte osoan curriculumarekin egoteak interesa       kentzen digula.




    2) Bestea, curriculumaren beste iritzi bat hartu duela, orain ulertzen du. Izan ere, agian ez da     gehien motibatzen dion gauza, baina gutxienez ulertzen du eta ez da galduta sentitzen.


Alaitzek esan du ezin dugula esan curriculuma aspergarria dela esatea argudio barik. Curriculuma ezin dugula baztertu, nahiz eta irakurtzea desatsegina izan. Guk landu beharreko gauza dela, ez eginda emandakoa.



Nire ustez, ez da izan motibagarria ezta atsegina eta horrek motibazio eza ekarri dit lanean haritzerakoan. Bai, egia da landu beharreko gauza dela, baina ematen dit irakasgai osoa curriculumaren inguruan egon dela ez digula deskantsatzeko denborarik eman. 

Nire ustez curriculuma ondo lantzeko honela izan behar zen; 



Curriculuma azaldu (irakaslea), ze nahiz eta behatzaileek azaldu ez dute curriculumaren inguruan dena jakiten eta agian gero ondo ulertzeko gakoa da, haiek berriz gure hizkuntza hurbilagoan azaltzen baitute, baina lehen teoria oinarri bat egon behar dela pentsatzen dut.  Gero, laburpen bat egitearen ideia ondo iruditzen zait (bertan ikusiko dugulako benetan ulertu dugun edo ez). Eta gero, laneko atala taldeka egin, moduluaren taldea. 




Asteartean; azkeneko sarreran egin beharrekoa azaldu digu eta autoebaluazio bat egin behar dugula berari  entregatzeko. Bertan, egelan jarritako irizpide batzuk agertu behar dira, esate baterako gure talde lanaren egoera nolakoa izan den, nire asistentzia klasera, zer ikasi dudan... Betiere, nire iritzia emanez. Gero paragrafoka "Los diez aspectos claves de una Educacion Infantil de calidad" irakurri dugu altuz.




Ostiralean, Iker eta Itziar ez prezentzialen aurkezpena izan dugu. Aurkezpena egiteko hainbat liburu irakurri izan dituzte Haur Hezkuntzaren eta Lehen Hezkuntzaren inguruan eta banakako lana egiteaz gain gero elkartu izan behar dute guri aurkezteko klasean. Aurkezpenari erreparatuz, Haur Hezkuntzaren istorioa, ikaskuntza mota desberdinak (Educare, educere), egokitzapen... gaiak agertu dira. Hala ere, gehien gustatu zaidana izan da teoria eman digutela haien bizipenak edo ezagututako gertaerak kontatuz. Modu horretan, atentzio gehiago izatea erakarri dit, gertatzen diren egoerak zirelako. 




Lauhilabete honi amaiera emateko arbelean esaldi bat idatzi du eta irakurri egin digu, gasteleraz autorea idatzi zuen hizkuntzan; " No se puede comprender lo que no se conoce, ni se puede valorar lo que no se comprende; por lo mismo dificilmente podemos disfrutar de algo que no se respeta, ni desearemos transmitir aquello que no tiene valor" (Fontal, 2003, 209orr)


Galdera eragileak;

- Zergatik ez dago parte-hartzea?
- Nola landu curriculuma motibazioa edo interesa sustatzeko?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina