2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

HAMALAUGARREN ASTEA

Kaixo lagunok!!!

Aste hau laburragoa izan da, izan ere, asteartean festa izan zen.
Ana Torne, Itziar Zanguitu eta Haizea Vazquez metodologiaren aurkezpena egin dute.
Zer da metodologia? Ze mota daude?Haren ezaugarriak?.

Klaseko batzuk bere esperientziak kontatu dizkigute, txikitan eduki zuten metodologiaren inguruan. Eta goi malako gradua egin dutenek, praktikak egitera joan ziren ikastoletara zer metodologia mota erabiltzen zuten esan digute.  Niri asko gustatu zait honen inguruan jakitea eta gaur egungo ikastolek nola funtzionatzen duten jakitea bereziki.
Gero aurkezpenekoek prestatuta zeukaten ekintza azaldu digute, elkarrekin egiteko:

METODOLOGIA AUKERA  
  1. Interesguneak
  2. Txokoak
  3. Tailerrak
  4. Jolas librea
  5. Jolas esperimentala

ADIN EGOKIA ( adinetan eztabaidak sortu dira)

  1. 18 hilabetetik aurrera
  2. 2 urtetik aurrera

GAUZA ONAK

  1. Esperimentazioa, autonomia pertsonala, norberaren ezagutza
  2. Gauza asko landu daitezkeela

GAUZA TXARRAK


Ez digu denbora eman ariketa bukatzeko, baina proposamen oso ona iruditu zait beraz klasean egin duguna apuntatu dut nahiz eta ez bukatu.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina