Bueno lagunak, heldu da blog honi amaiera emateko unea. Sarrera honen bidez, irabazi ditudan ezagutzak, zailtasunak, eta ikasgaiaren antolakuntza adieraziko dizuet.
Lauhilabete honetan Didaktika Orokorrean hainbat gai eta kontzeptu landu ditugu. Portafolioaren bidez gure ikaskuntza garatzeko modu oso aberasgarria eta baliagarria izan da. Honen bitartez, astero sarrera bana igoz, guztion eskura egongo den informazio trukea eman daiteke. Modu honetan, astero sarrera bat igotzeak inplikazioa eskatzen du, klasetik kanpo informazioa begiratzeko autonomia eta kuriositatea izatea.
Irakasgai hau hasi ginen Tony Wagne "Que educacion necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro?" bideoa ikusten. Oso interesgarria izan zen eta asko ikasi nuen Tony Wagne egiten dituen hausnarketen inguruan.
Hurrengo asteetan tertulia dialogikoak landu genituen 2 testuen inguruan: Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua eta "Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa"
Haietan, Haur Hezkuntzaren metodologia, helburuak, zertarako didaktika Haur Hezkuntzan, material egokia sailkatzea, erritmo-biologikoak errespetatzea, helduen eta eskolaren harremana...topatu ditzakezu. Ikusten duzuenez, oso garrantzitsua etorkizunerako, ez soilik majisteritza ikasten dutenentzat, nire ustez jakin beharreko ezaguerak dira. Horregatik, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzue linka utzi dizuet.
Geroago, Carles Monereo Font- psikologoaren hitzaldi bat ikusi genuen, bertan konpetzentziak zer diren edo zer ez diren azaltzen digu eta metodologiaren inguruan ere gauza asko azaltzen dizkigu.
Baita, konfiantzaren pedagogia landu dugu, bideo bat ikusiz. Lauhilabete honetan ikusi dugun bideorik erakargarrienetakoa iruditzen zait. Izan ere, pedagogia hau haurren beharrei egokituta dago, umeak beti protagonista izanik, irakasleak sortzaile izango dira eta autonomia bultzatuko dute... Gai hau landu eta gero iritzi bat bereganatu dudala uste dut eta horregatik nire hausnarketa txikia jarri dut bertan ere.
Lauhilabete honetan zehar curriculuma, heziberri 2020, oso gertu izan dugu. Curriculuma osotasunean landu dugu. Izan ere, curriculumaren laburpen bat egin genuen ondo ulertzeko eta geroxeago egingo genituen lanak ondo burutzeko.
Hala ere, curriculuma ondo ulertzeko eta barruan duen edukia ulertu behar dugu. Oso garrantzitsua da hau ulertzea, izan ere, K2 eta Unitate Didaktikoko lanean horrekin arituko gara. Horregatik horrekin erlazionatuta idatzi ditudan sarrerak jarriko ditut, klasean hainbat aurkezpen egin baitituzte: heziberri 2020 aurkezpena / curriculumean aritzen / Unitate Didaktikoan sakontzen/ Metodologia
Lauhilabetea aurrera doala beste tertulia dialogikoa egin genuen; Iglesias Forneiroren testua. Iglesias Forneiro, espazioa hezitzaile bezala hartzen du eta 4 dimentsioetan banatzen du; dimentsio fisikoa, dimentsio funtzionala, dimentsio denborazkoa eta dimentsio harremanetakoa. Ez nekien ezer ez espazioaren bereizketaren inguruan eta oso bitxia iruditu zait. Orain nahiko ondo menperatzen dudala uste dut, izan ere, Forneiro teoria irakurri eta gero, non bereizketa horiek agertzen ziren eta K2-an praktikan jarri genuelako.
Egia esanda, kurtsoa bukatzear dago eta didaktikaren esanahia finkatzeko garaia heldu da. Izan ere, ikusi dugu milaka esanahi desberdinak daudela, baina behatzaileek bat ematen saiatu dira.
Azkeneko astean Irakasleak Pikler Lóczy Euskal Herriko elkarteari buruz hitz egin digu eta "Una escuela de la civilizazion" pelikula jarri digu. Eta dokumentazioaren garrantziari buruz hitz egin dugu. Izan ere, Reggio Emilian metodologia hau erabiltzen denez, bideo bat ikusi dugu non eskola hori islatzen da.
Orain bai, lauhilabete hau bukatzeko ez-prezentzialek aurkezpen bat eskaini digute Haur-Hezkuntzaren inguruan; dagoen egokitzapen-maila, ikaskuntza motak, autore batzuk... Baina hemendik aipatu nahi dudana eta gustukoen izan dudana haien esperientzietatik teoria kontatu dutela izan da. Ikasteko modu dibertigarria eta atsegina dela uste dut. Eta izan ditugun aurkezpen guztietatik bereizteko balio izan du.
Orain bai, lauhilabete hau bukatzeko ez-prezentzialek aurkezpen bat eskaini digute Haur-Hezkuntzaren inguruan; dagoen egokitzapen-maila, ikaskuntza motak, autore batzuk... Baina hemendik aipatu nahi dudana eta gustukoen izan dudana haien esperientzietatik teoria kontatu dutela izan da. Ikasteko modu dibertigarria eta atsegina dela uste dut. Eta izan ditugun aurkezpen guztietatik bereizteko balio izan du.
Hala ere, aste bakoitzeko gauzarik esanguratsuenak kontatu ostean, ebaluazioari erreparatu nahi nioke.
Ebaluatzeko irizpidei begiratuz, oso ona iruditu zait Bloga-ren ideia, azterketaren bidez ebaluatu beharrean, beste modu original bat delako eta iruditzen zait haren bidez asko ikasi dezakezun metodoa dela. Baina, esan behar dut ez zaidala ondo iruditzen soilik bi blog sarrera aukeratzea ebaluatzeko. Izan ere, klasean egun batzuetan, beste batzuetan baino gai gehiago landu ditugulako edo gehiago jorratu ditugulako. Beste egun batzuetan, aldiz, ez gara gai askotan sakondu edota klasea ez da oso produktiboa izan. Horregaik, hausnarketarako bidea askotan ez da sortu.
Honekin esan nahi dudana, blog sarrera batzuk beste batzuk baino askoz ere landuagoak egongo direla eta baliteke ebaluatzerako orduan oso landuta ez dagoen sarreraren bat aukeratzea. Ondo egongo litzateke egindako sarrera guztiei begiradatxo azkar bat ematea, gutxienez hilabeteetan egindako lan eta esfortzu guztia ikusi ahal izateko eta ez bakarrik aukeratutako sarreretan islatutako lanaren inguruko ebaluazioan oinarritzeko. Dena den, saiatu egin nahiz sarrera guztiak ahalik eta hobekien defendatzen.
Mila esker, eskainitako arretagatik, plazer bat izan da lauhilabete honetan astero idaztea eta espero dut zuen gustukoa izatea.
ERREFERENTZIA
-Apellidos, A.A. (2013). Trapagaran BasetxeGastetxea. Berreskuratua maiatzaren 20a hemendik; http://basetxesarea.blogspot.com.es/2013/06/gaztetxeak-hurrengo-urtera-begirako.html
ERREFERENTZIA
-Apellidos, A.A. (2013). Trapagaran BasetxeGastetxea. Berreskuratua maiatzaren 20a hemendik; http://basetxesarea.blogspot.com.es/2013/06/gaztetxeak-hurrengo-urtera-begirako.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina