Kaixooo;
Gaur, astea hasteko, Alaitzek 3 proposamen ekarri digu guk aukeratzeko;
- Pelikula bat ikusi.
- Denbora utsi lan egiteko.
- Jolas bat egitea, sorpresa
Gela osoa lan egiteko denbora ustea aukeratu genuen. nire taldea unitate didaktikoa aurreratzeko erabili genuen. Asko aurreratu dugu lan honetan, gainera asteartean praktika orduan, unitate didaktikoa aurreratzeko saioa ere utzi digu.
Praktika bidezko heziketaren aurkezpena izan dugu, Ohiane Melladok aurkeztua, bertan proiektu bidezko heziketaren inguruan hitz egin du eta gero Onhintze, Alba eta Saioak beste aurkezpen bat eskaini digute "ea zergatik garrantzitsua den dokumentazio lana"-ri buruz. Aurkezpen hauen inguruan ez dugu asko hitz egin.
Ostiralean, behatzaile talde bat, jarduera bat egin dute eta talde handi 2 sortzeko esan digute, eskuinean zeudenak eta ezkerrean zeudenak bereiztuz. Nire taldeari fruta gaia tokatu zaigu eta gai horren helburuak eta ebaluazio irizpideak adierazteko esan digute. Azkarrago egiteko bakarrik 2 helburu eta 2 ebaluazio-irizpide aukeratzeko esan ditugu.
Guk aukeratutakoak:
30.orria 6/8:
6) Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
8) Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko.
34.orria 5/2:
2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea, bere ahalmenean gero eta konfiantza handiagoa izanda.
5) Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.
Erreferentziak
- 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina