Didaktika Orokorra Haur Hezkuntzan

2018(e)ko maiatzaren 19(a), larunbata

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROSEZU HONETAN EGINDAKO HAUSNARKETA


Bueno lagunak, heldu da blog honi amaiera emateko unea. Sarrera honen bidez, irabazi ditudan ezagutzak, zailtasunak, eta ikasgaiaren antolakuntza adieraziko dizuet.

Resultado de imagen de hausnarketa
Lauhilabete honetan Didaktika Orokorrean hainbat gai eta kontzeptu landu ditugu. Portafolioaren bidez gure ikaskuntza garatzeko modu oso aberasgarria eta baliagarria izan da. Honen bitartez, astero sarrera bana igoz, guztion eskura egongo den informazio trukea eman daiteke. Modu honetan, astero sarrera bat igotzeak inplikazioa eskatzen du, klasetik kanpo informazioa begiratzeko autonomia eta kuriositatea izatea.
Irakasgai hau hasi ginen Tony Wagne  "Que educacion necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro?" bideoa ikusten. Oso interesgarria izan zen eta asko ikasi nuen Tony Wagne egiten dituen hausnarketen inguruan.

Hurrengo asteetan tertulia dialogikoak landu genituen 2 testuen inguruan: Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua eta "Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa" 
Haietan, Haur Hezkuntzaren metodologia, helburuak, zertarako didaktika Haur Hezkuntzan, material egokia sailkatzea, erritmo-biologikoak errespetatzea, helduen eta eskolaren harremana...topatu ditzakezu. Ikusten duzuenez, oso garrantzitsua  etorkizunerako, ez soilik majisteritza ikasten dutenentzat, nire ustez jakin beharreko ezaguerak dira. Horregatik, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzue linka utzi dizuet.


Geroago,  Carles Monereo Font- psikologoaren  hitzaldi bat ikusi genuen, bertan konpetzentziak zer diren edo zer ez diren azaltzen digu eta metodologiaren inguruan ere gauza asko azaltzen dizkigu.

Baita, konfiantzaren pedagogia landu dugu, bideo bat ikusiz. Lauhilabete honetan ikusi dugun bideorik erakargarrienetakoa iruditzen zait. Izan ere, pedagogia hau haurren beharrei egokituta dago, umeak beti protagonista izanik, irakasleak sortzaile izango dira eta autonomia bultzatuko dute... Gai hau landu eta gero iritzi bat bereganatu dudala uste dut eta horregatik nire hausnarketa txikia jarri dut bertan ere.

Lauhilabete honetan zehar curriculuma, heziberri 2020, oso gertu izan dugu. Curriculuma osotasunean landu dugu. Izan ere, curriculumaren laburpen bat egin genuen ondo ulertzeko eta geroxeago egingo genituen lanak ondo burutzeko.

Hala ere, curriculuma ondo ulertzeko eta barruan duen edukia ulertu behar dugu. Oso garrantzitsua da hau ulertzea, izan ere, K2 eta Unitate Didaktikoko lanean horrekin arituko gara. Horregatik horrekin erlazionatuta idatzi ditudan sarrerak jarriko ditut, klasean hainbat aurkezpen egin baitituzte: heziberri 2020 aurkezpena / curriculumean aritzen / Unitate Didaktikoan sakontzen/ Metodologia


Lauhilabetea aurrera doala beste tertulia dialogikoa egin genuen; Iglesias Forneiroren testua. Iglesias Forneiro, espazioa hezitzaile bezala hartzen du eta 4 dimentsioetan banatzen du; dimentsio fisikoa, dimentsio funtzionala, dimentsio denborazkoa eta dimentsio harremanetakoa. Ez nekien ezer ez espazioaren bereizketaren inguruan eta oso bitxia iruditu zait. Orain nahiko ondo menperatzen dudala uste dut, izan ere, Forneiro teoria irakurri eta gero, non bereizketa horiek agertzen  ziren eta K2-an praktikan jarri genuelako.

Egia esanda, kurtsoa bukatzear dago eta didaktikaren esanahia finkatzeko garaia heldu da. Izan ere, ikusi dugu milaka esanahi desberdinak daudela, baina behatzaileek bat ematen saiatu dira.

Azkeneko astean  Irakasleak Pikler Lóczy Euskal Herriko elkarteari buruz hitz egin digu eta "Una escuela de la civilizazion" pelikula jarri digu. Eta dokumentazioaren garrantziari buruz hitz egin dugu. Izan ere, Reggio Emilian metodologia hau erabiltzen denez, bideo bat ikusi dugu non eskola hori islatzen da.

Orain bai, lauhilabete hau bukatzeko ez-prezentzialek aurkezpen bat eskaini digute Haur-Hezkuntzaren inguruan; dagoen egokitzapen-maila, ikaskuntza motak, autore batzuk... Baina hemendik aipatu nahi dudana eta gustukoen izan dudana haien esperientzietatik teoria kontatu dutela izan da. Ikasteko modu dibertigarria eta atsegina dela uste dut. Eta izan ditugun aurkezpen guztietatik bereizteko balio izan du.

Hala ere, aste bakoitzeko gauzarik esanguratsuenak kontatu ostean, ebaluazioari erreparatu nahi nioke.

Ebaluatzeko irizpidei begiratuz, oso ona iruditu zait Bloga-ren ideia, azterketaren bidez ebaluatu beharrean, beste modu original bat delako eta iruditzen zait haren bidez asko ikasi dezakezun metodoa dela. Baina, esan behar dut ez zaidala ondo iruditzen soilik bi blog sarrera aukeratzea ebaluatzeko. Izan ere, klasean egun batzuetan, beste batzuetan baino gai gehiago landu ditugulako edo gehiago jorratu ditugulako. Beste egun batzuetan, aldiz, ez gara gai askotan sakondu edota klasea ez da oso produktiboa izan. Horregaik, hausnarketarako bidea askotan ez da sortu.

Honekin esan nahi dudana, blog sarrera batzuk beste batzuk baino askoz ere landuagoak egongo direla eta baliteke ebaluatzerako orduan oso landuta ez dagoen sarreraren bat aukeratzea. Ondo egongo litzateke egindako sarrera guztiei begiradatxo azkar bat ematea, gutxienez hilabeteetan egindako lan eta esfortzu guztia ikusi ahal izateko eta ez bakarrik aukeratutako sarreretan islatutako lanaren inguruko ebaluazioan oinarritzeko. Dena den, saiatu egin nahiz sarrera guztiak ahalik eta hobekien defendatzen.


Mila esker, eskainitako arretagatik, plazer bat izan da lauhilabete honetan astero idaztea eta espero dut zuen gustukoa izatea.


ERREFERENTZIA

-Apellidos, A.A. (2013). Trapagaran BasetxeGastetxea. Berreskuratua maiatzaren 20a hemendik; http://basetxesarea.blogspot.com.es/2013/06/gaztetxeak-hurrengo-urtera-begirako.html

2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

HAMASEIGARREN ASTEA


Hasteko, behatzaileak 9 boluntario ateratzeko eskatu dute. Kostatu da jendea ateratzea eta azkenik bakarrik 7 boluntario lortu dute. Behatzaileek galdera bat bota die; Zergatik atera zarete? Erantzunak parte-hartzeko eta eskatu dutelako izan dira. Gero eserita geratu garenoi galdetu digu ea zergatik atera ez garen, gure erantzuna lotsagatik izan da. Hau egin dute ikusteko klasean dagoen eguneroko dinamika horrela dela, ez parte- hartzearena. Egia esanda, ados nago eta pena ematen dit, baina ere ezin dezaket asko esan aurrera atera ez naizelako. Hobetzeko beharrekoa da niretzat eta klaseko hainbatentzat.

Ebaluaketaren irizpideak, eskaini digute;

- Unitate didaktikoa (3 puntu)
- Bloga (5 puntu)
- Modulu lana (2 puntu)

*Azterketarik ez

Zergatik ez gara normalean klasera etortzen?

- Haien iritziz, azterketa ez dagoenez, ez gaude motibaturik. Eta arreta jartzeko eza gero ez dagoelako azterketa egongo.

Haien balorazioa pertsonala

- Ez dira motibatuta sentitu. Ni ere ez, egia esanda hasieran gehiago baina gero gutxituz joan da. Baina,hala ere, ez dut uste azterketa ez dagoelako dela, ni ahal izan dudan klase guztietara bertaratu naiz.

- Gure jarrera ez dela egokiena izan ez irakaslearen aurrean soilik ere behatzaileen aurkezpenen aurrean. Eta ezustekoa izan da, gehienetan gure kexak teoria ez genuela zelako eta haien aurkezpenetan gure jarduerak behar zituzten teoriak eskaini dizkigutelako.


Curriculumaren inguruko iritziak:



2 jarrera desberdin egon dira gehienbat:




    1) Bata, ez gaituela motibatzen eta horregatik ikasturte osoan curriculumarekin egoteak interesa       kentzen digula.




    2) Bestea, curriculumaren beste iritzi bat hartu duela, orain ulertzen du. Izan ere, agian ez da     gehien motibatzen dion gauza, baina gutxienez ulertzen du eta ez da galduta sentitzen.


Alaitzek esan du ezin dugula esan curriculuma aspergarria dela esatea argudio barik. Curriculuma ezin dugula baztertu, nahiz eta irakurtzea desatsegina izan. Guk landu beharreko gauza dela, ez eginda emandakoa.



Nire ustez, ez da izan motibagarria ezta atsegina eta horrek motibazio eza ekarri dit lanean haritzerakoan. Bai, egia da landu beharreko gauza dela, baina ematen dit irakasgai osoa curriculumaren inguruan egon dela ez digula deskantsatzeko denborarik eman. 

Nire ustez curriculuma ondo lantzeko honela izan behar zen; 



Curriculuma azaldu (irakaslea), ze nahiz eta behatzaileek azaldu ez dute curriculumaren inguruan dena jakiten eta agian gero ondo ulertzeko gakoa da, haiek berriz gure hizkuntza hurbilagoan azaltzen baitute, baina lehen teoria oinarri bat egon behar dela pentsatzen dut.  Gero, laburpen bat egitearen ideia ondo iruditzen zait (bertan ikusiko dugulako benetan ulertu dugun edo ez). Eta gero, laneko atala taldeka egin, moduluaren taldea. 




Asteartean; azkeneko sarreran egin beharrekoa azaldu digu eta autoebaluazio bat egin behar dugula berari  entregatzeko. Bertan, egelan jarritako irizpide batzuk agertu behar dira, esate baterako gure talde lanaren egoera nolakoa izan den, nire asistentzia klasera, zer ikasi dudan... Betiere, nire iritzia emanez. Gero paragrafoka "Los diez aspectos claves de una Educacion Infantil de calidad" irakurri dugu altuz.




Ostiralean, Iker eta Itziar ez prezentzialen aurkezpena izan dugu. Aurkezpena egiteko hainbat liburu irakurri izan dituzte Haur Hezkuntzaren eta Lehen Hezkuntzaren inguruan eta banakako lana egiteaz gain gero elkartu izan behar dute guri aurkezteko klasean. Aurkezpenari erreparatuz, Haur Hezkuntzaren istorioa, ikaskuntza mota desberdinak (Educare, educere), egokitzapen... gaiak agertu dira. Hala ere, gehien gustatu zaidana izan da teoria eman digutela haien bizipenak edo ezagututako gertaerak kontatuz. Modu horretan, atentzio gehiago izatea erakarri dit, gertatzen diren egoerak zirelako. 




Lauhilabete honi amaiera emateko arbelean esaldi bat idatzi du eta irakurri egin digu, gasteleraz autorea idatzi zuen hizkuntzan; " No se puede comprender lo que no se conoce, ni se puede valorar lo que no se comprende; por lo mismo dificilmente podemos disfrutar de algo que no se respeta, ni desearemos transmitir aquello que no tiene valor" (Fontal, 2003, 209orr)


Galdera eragileak;

- Zergatik ez dago parte-hartzea?
- Nola landu curriculuma motibazioa edo interesa sustatzeko?




2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

HAMABOSTGARREN ASTEA

Kaixo!!

Gaur, astelehenean, Irakasleak Pikler Lóczy Euskal Herriko elkarteari buruz hitz egin digu eta "Una escuela de la civilizazion" pelikula jarri digu. Bertan haurrekin gertatzen diren hainbat gertaera kontatzen digute. Esate baterako, haurren arteko gatazka sortzen da jostailu baten bidez, eta 
hezitzailea lasaitasuna eskainiko dio besteari esaten badio orain itzuliko dizu zu lasai eta jostailua hartu duen haurrari mesedez eskatzen dio jostailua itzultzeko.

Gustuko izan dut pelikula hau, zeren eta oso argi ikusten da zeintzuk diren eskola horien printzipioak eta metodologia.


Praktika egunean, pelikula ikusten jarraitu dugu


Ostiralean; Arrate, Amaia, Oihane eta Nerea aurkezpenak egin dituzte. Alde batetik, bertan urtean zehar behatu dutena esan digute. Nahi dute behaketaren prozesuari garrantzia ematea. Beste alde batetik,'Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela' liburuari buruz hitz egin digute.
Reggio Emilia eskolak, pedagogia edo metodologia berritzailea erabiltzen duen eskola da. Metodologia honek, dokumentazioan oinarritzen da, haurrak egiten duten guztia dokumentatzean datzan.

Ikusitako bideo atxikituko dizuet(bertan behaketaren garrantzia, dokumentazioa eta eskola horien ezaugarriak aurkituko dituzu):



Galdera eragilea: Zergatik Reggio Emilian erabiltzen den metodologia ez da ikastola guztietan ematen? Zure ustez hain ona da? Hobeak daude?

Erreferentziak:

- Las escuelas de Reggio Emilia, una experiencia de innovación educativa.Marquez. A.(2015) YouTube. Hemendik berreskuratua:https://www.youtube.com/watch?v=WewB-dzgOnI

2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

HAMALAUGARREN ASTEA

Kaixo lagunok!!!

Aste hau laburragoa izan da, izan ere, asteartean festa izan zen.
Ana Torne, Itziar Zanguitu eta Haizea Vazquez metodologiaren aurkezpena egin dute.
Zer da metodologia? Ze mota daude?Haren ezaugarriak?.

Klaseko batzuk bere esperientziak kontatu dizkigute, txikitan eduki zuten metodologiaren inguruan. Eta goi malako gradua egin dutenek, praktikak egitera joan ziren ikastoletara zer metodologia mota erabiltzen zuten esan digute.  Niri asko gustatu zait honen inguruan jakitea eta gaur egungo ikastolek nola funtzionatzen duten jakitea bereziki.
Gero aurkezpenekoek prestatuta zeukaten ekintza azaldu digute, elkarrekin egiteko:

METODOLOGIA AUKERA  
  1. Interesguneak
  2. Txokoak
  3. Tailerrak
  4. Jolas librea
  5. Jolas esperimentala

ADIN EGOKIA ( adinetan eztabaidak sortu dira)

  1. 18 hilabetetik aurrera
  2. 2 urtetik aurrera

GAUZA ONAK

  1. Esperimentazioa, autonomia pertsonala, norberaren ezagutza
  2. Gauza asko landu daitezkeela

GAUZA TXARRAK


Ez digu denbora eman ariketa bukatzeko, baina proposamen oso ona iruditu zait beraz klasean egin duguna apuntatu dut nahiz eta ez bukatu.









2018(e)ko maiatzaren 1(a), asteartea

HAMAHIRUGARREN ASTEA

Kaixooo;

Gaur, astea hasteko, Alaitzek 3 proposamen ekarri digu guk aukeratzeko;

- Pelikula bat ikusi.
- Denbora utsi lan egiteko.
- Jolas bat egitea, sorpresa

Gela osoa lan egiteko denbora ustea aukeratu genuen. nire taldea unitate didaktikoa aurreratzeko erabili genuen. Asko aurreratu dugu lan honetan, gainera asteartean praktika orduan, unitate didaktikoa aurreratzeko saioa ere utzi digu.


Praktika bidezko heziketaren aurkezpena izan dugu, Ohiane Melladok aurkeztua, bertan proiektu bidezko heziketaren inguruan hitz egin du eta gero Onhintze, Alba eta Saioak beste aurkezpen bat eskaini digute "ea zergatik garrantzitsua den dokumentazio lana"-ri buruz. Aurkezpen hauen inguruan ez dugu asko hitz egin.


Ostiralean, behatzaile talde bat, jarduera bat egin dute eta talde handi 2 sortzeko esan digute, eskuinean zeudenak eta ezkerrean zeudenak bereiztuz. Nire taldeari fruta gaia tokatu zaigu eta gai horren helburuak eta ebaluazio irizpideak adierazteko esan digute. Azkarrago egiteko bakarrik 2 helburu eta 2 ebaluazio-irizpide aukeratzeko esan ditugu.

Guk aukeratutakoak:

30.orria 6/8: 

6) Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.

 8) Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko.

34.orria 5/2:

2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea, bere ahalmenean gero eta konfiantza handiagoa izanda.

5) Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.

 Erreferentziak

- 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf

2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

HAMABIGARREN ASTEA

Ainize, Saray eta Itsasok aurkezpen bat edin dute didaktika zer denaren inguruan. Hasteko jarduera bat planteatu dute bakoitzak orri batean geuretzat didaktika zer den idaztea izan da.  Gero haientzat zer den eta didaktikaren inguruan hitz egin ostean beste jarduera bat proposatu digute, ea zenbat esanahi aurkitzen genituen didaktika orokorraren inguruan, gure taldean 6 esanahi aurkitu ditugu 10 minututan. Eta talde bakoitzak aurkitutako esanahi bat islatu dio klaseari. Klasea nahiko dinamikoa izan da, gaia interesekoa baitzen. Bukatzeko, irakaslea, Etxaguerena izeneko autore baten liburutik, Didaktikaren definizio bat irakurri digu.

Dena den, honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, eskuragarri utziko dizuet behatzaileak egindako aurkezpena: Didaktika

Asteartean, unitate didaktikoarekin jarraitu dugu. Orri batzuk eman dizkigu artikulua irakurzteko  eta ze irizpide hartu behar ditugu kontuan Unitate Didaktikoa diseinatzeko orduan

Resultado de imagen de trabajando juntosAsteartean, irakasleak proposamen bat egin die lanbide heziketa egin duten ikasleei. Proposamena behatzaileei zuzenduta joan da. Hau izan zen proposamena; haiek besteok egiten hari garen unitate didaktikoen zuzenketa bat egitea zen, hau da, irizpide batzuen arabera, gure lana kalifikatzea. Baina, behatzaile horiek haien desadostasuna adierazi dute Alaitzi, izan ere, ez dute beraien burua horretarako prest ikusten edo ez zelako lauhilabete hasieran eskatutako lana, beraz proposamena bertan behera gelditu da. Behin hori ikusita, falta zen klaseko ordua, unitate didaktikoa aurreratzeko utzi digu, eta horretan ibili gara taldetan bildurik, irakasleak, taldez taldez pasatzen zen bitartean zalantzak argitzen eta laguntzen behar zuten taldeei.



GALDERA ERAGILEAK

Zer da didaktika?
Zergatik daude hainbat esanahai didaktika arloan?


ERREFERENTZIAK

- Tearfund Learn (s.f). Tearfund aprendizaje. Berreskuratua 2018ko apirilaren 23 an hemendik; https://learn.tearfund.org/esES/resources/publications/pillars/building_the_capacity_of_local_groups/c2_working_together/

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

HAMAIKAGARREN ASTEA


Dagoeneko, Aste Santuko oporraldiaren bueltan gaude eta berriz ere, aste honetan zehar egindakoaz adieraziko dizuet.


Astelehenean, Anek, Anttonek, Oihanek eta Ainhoak, klaseko gelakideak, aurkezpen bat egin ziguten. Aurkezpena Unitate Didaktiko bat nola egin behar den adierazten zuen, laburbilduz unitate didaktiko batek izan behar dituen ezaugarriak adierazi dizkigute. Gainera unitate didaktikoa egiteko plantilla antzeko bat erakutsi digute errazago egiteko eta adibide gisa hartu ahal izateko. Dena den, esan digute egiteko milaka adibide geneukala geuk nahi genuena hartzeko. Gainera, eGelan dauzkagu "Planifikazio adibide desberdinak" unitate didaktiko desberdinen ereduak ikusteko.


Asteartean, Unitate Didaktikoarekin jarraitu dugu hizketan eta Alaitzek jakinarazi digu ez dela lan zaila izango, didaktika atalaren modulua egin ondoren,unitate didaktikoaren lan erdia eginda edukiko genuela esan digu, izan ere, bertatik informazioa hartu behar baitugu.


UNITATE DIDAKTIKOA

  • 3- 5 orri artekoa izan behar da. 
  • Ikusgarria, praktikoa eta arina izan behar da. 
  • Moduluan egindako azterketatik abiatuta sailkapen bat egin: 
  • Testuingurua (taldearen ezaugarriak) 
  • Esperientzia eremuak eta edukiak 
  • Helburu orokorrak eta zehatzak 
  • Ekintzak eta jarduerak 
  • Ebaluazioa (tresnak, irizpideak, antolaketa,behaketa...) 
  • Hobekuntzak 
  • Metodologia 
  • 5 ekintza (modulu lanekoak edo baten bat berria edo hobetuta izan daitezke) 
  • 3 eta 6 helburu artekoa 


Hau guztia esan ondoren, gure taldearekin jartzeko denbora utzi digu, lanarekin aurreratzeko. Nire taldean Aintzane eta ni geratu gara, Antton eta Ainhoa lanbide heziketakoak direlako, baina laguntza eskaini digute eta lehenengo pausoak ematen hasi gara.

Ostiralean, Antton, Ane Ainhoa eta Ohianek proposamen bat egin zuten unitate didaktikoa ulertzeko. Proposamena honetan datza; guztion artean unitate didaktikoaren adibide bat egitea baina ez zuenez funtzionatzen, klasea 4 taldetan banatzea erabaki dute. Talde bakoitzak eginkizun bat zeukan, batzuk jarduerak erabakitzea, beste batzuk landutako eremuak, ebaluazioa, helburuak. Baina akats bat zegoela konturatu gara, ezin genuen talde bakoitza bere lana egin besteen taldeen informazioa behar genuelako. Azkenean asmatu izan dugu informazioa eta modu horretan ez da ikusi oso ondo unitate didaktiko bat egiteko gai ginen ala ez, pena bat izan da. Baina, gutxienez parte hartu dugu eta hizketan egon gara, gutxienez neure taldean.