2018(e)ko maiatzaren 19(a), larunbata

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROSEZU HONETAN EGINDAKO HAUSNARKETA


Bueno lagunak, heldu da blog honi amaiera emateko unea. Sarrera honen bidez, irabazi ditudan ezagutzak, zailtasunak, eta ikasgaiaren antolakuntza adieraziko dizuet.

Resultado de imagen de hausnarketa
Lauhilabete honetan Didaktika Orokorrean hainbat gai eta kontzeptu landu ditugu. Portafolioaren bidez gure ikaskuntza garatzeko modu oso aberasgarria eta baliagarria izan da. Honen bitartez, astero sarrera bana igoz, guztion eskura egongo den informazio trukea eman daiteke. Modu honetan, astero sarrera bat igotzeak inplikazioa eskatzen du, klasetik kanpo informazioa begiratzeko autonomia eta kuriositatea izatea.
Irakasgai hau hasi ginen Tony Wagne  "Que educacion necesitan nuestros hijos para afrontar el futuro?" bideoa ikusten. Oso interesgarria izan zen eta asko ikasi nuen Tony Wagne egiten dituen hausnarketen inguruan.

Hurrengo asteetan tertulia dialogikoak landu genituen 2 testuen inguruan: Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua eta "Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa" 
Haietan, Haur Hezkuntzaren metodologia, helburuak, zertarako didaktika Haur Hezkuntzan, material egokia sailkatzea, erritmo-biologikoak errespetatzea, helduen eta eskolaren harremana...topatu ditzakezu. Ikusten duzuenez, oso garrantzitsua  etorkizunerako, ez soilik majisteritza ikasten dutenentzat, nire ustez jakin beharreko ezaguerak dira. Horregatik, gai hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzue linka utzi dizuet.


Geroago,  Carles Monereo Font- psikologoaren  hitzaldi bat ikusi genuen, bertan konpetzentziak zer diren edo zer ez diren azaltzen digu eta metodologiaren inguruan ere gauza asko azaltzen dizkigu.

Baita, konfiantzaren pedagogia landu dugu, bideo bat ikusiz. Lauhilabete honetan ikusi dugun bideorik erakargarrienetakoa iruditzen zait. Izan ere, pedagogia hau haurren beharrei egokituta dago, umeak beti protagonista izanik, irakasleak sortzaile izango dira eta autonomia bultzatuko dute... Gai hau landu eta gero iritzi bat bereganatu dudala uste dut eta horregatik nire hausnarketa txikia jarri dut bertan ere.

Lauhilabete honetan zehar curriculuma, heziberri 2020, oso gertu izan dugu. Curriculuma osotasunean landu dugu. Izan ere, curriculumaren laburpen bat egin genuen ondo ulertzeko eta geroxeago egingo genituen lanak ondo burutzeko.

Hala ere, curriculuma ondo ulertzeko eta barruan duen edukia ulertu behar dugu. Oso garrantzitsua da hau ulertzea, izan ere, K2 eta Unitate Didaktikoko lanean horrekin arituko gara. Horregatik horrekin erlazionatuta idatzi ditudan sarrerak jarriko ditut, klasean hainbat aurkezpen egin baitituzte: heziberri 2020 aurkezpena / curriculumean aritzen / Unitate Didaktikoan sakontzen/ Metodologia


Lauhilabetea aurrera doala beste tertulia dialogikoa egin genuen; Iglesias Forneiroren testua. Iglesias Forneiro, espazioa hezitzaile bezala hartzen du eta 4 dimentsioetan banatzen du; dimentsio fisikoa, dimentsio funtzionala, dimentsio denborazkoa eta dimentsio harremanetakoa. Ez nekien ezer ez espazioaren bereizketaren inguruan eta oso bitxia iruditu zait. Orain nahiko ondo menperatzen dudala uste dut, izan ere, Forneiro teoria irakurri eta gero, non bereizketa horiek agertzen  ziren eta K2-an praktikan jarri genuelako.

Egia esanda, kurtsoa bukatzear dago eta didaktikaren esanahia finkatzeko garaia heldu da. Izan ere, ikusi dugu milaka esanahi desberdinak daudela, baina behatzaileek bat ematen saiatu dira.

Azkeneko astean  Irakasleak Pikler Lóczy Euskal Herriko elkarteari buruz hitz egin digu eta "Una escuela de la civilizazion" pelikula jarri digu. Eta dokumentazioaren garrantziari buruz hitz egin dugu. Izan ere, Reggio Emilian metodologia hau erabiltzen denez, bideo bat ikusi dugu non eskola hori islatzen da.

Orain bai, lauhilabete hau bukatzeko ez-prezentzialek aurkezpen bat eskaini digute Haur-Hezkuntzaren inguruan; dagoen egokitzapen-maila, ikaskuntza motak, autore batzuk... Baina hemendik aipatu nahi dudana eta gustukoen izan dudana haien esperientzietatik teoria kontatu dutela izan da. Ikasteko modu dibertigarria eta atsegina dela uste dut. Eta izan ditugun aurkezpen guztietatik bereizteko balio izan du.

Hala ere, aste bakoitzeko gauzarik esanguratsuenak kontatu ostean, ebaluazioari erreparatu nahi nioke.

Ebaluatzeko irizpidei begiratuz, oso ona iruditu zait Bloga-ren ideia, azterketaren bidez ebaluatu beharrean, beste modu original bat delako eta iruditzen zait haren bidez asko ikasi dezakezun metodoa dela. Baina, esan behar dut ez zaidala ondo iruditzen soilik bi blog sarrera aukeratzea ebaluatzeko. Izan ere, klasean egun batzuetan, beste batzuetan baino gai gehiago landu ditugulako edo gehiago jorratu ditugulako. Beste egun batzuetan, aldiz, ez gara gai askotan sakondu edota klasea ez da oso produktiboa izan. Horregaik, hausnarketarako bidea askotan ez da sortu.

Honekin esan nahi dudana, blog sarrera batzuk beste batzuk baino askoz ere landuagoak egongo direla eta baliteke ebaluatzerako orduan oso landuta ez dagoen sarreraren bat aukeratzea. Ondo egongo litzateke egindako sarrera guztiei begiradatxo azkar bat ematea, gutxienez hilabeteetan egindako lan eta esfortzu guztia ikusi ahal izateko eta ez bakarrik aukeratutako sarreretan islatutako lanaren inguruko ebaluazioan oinarritzeko. Dena den, saiatu egin nahiz sarrera guztiak ahalik eta hobekien defendatzen.


Mila esker, eskainitako arretagatik, plazer bat izan da lauhilabete honetan astero idaztea eta espero dut zuen gustukoa izatea.


ERREFERENTZIA

-Apellidos, A.A. (2013). Trapagaran BasetxeGastetxea. Berreskuratua maiatzaren 20a hemendik; http://basetxesarea.blogspot.com.es/2013/06/gaztetxeak-hurrengo-urtera-begirako.html

2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

HAMASEIGARREN ASTEA


Hasteko, behatzaileak 9 boluntario ateratzeko eskatu dute. Kostatu da jendea ateratzea eta azkenik bakarrik 7 boluntario lortu dute. Behatzaileek galdera bat bota die; Zergatik atera zarete? Erantzunak parte-hartzeko eta eskatu dutelako izan dira. Gero eserita geratu garenoi galdetu digu ea zergatik atera ez garen, gure erantzuna lotsagatik izan da. Hau egin dute ikusteko klasean dagoen eguneroko dinamika horrela dela, ez parte- hartzearena. Egia esanda, ados nago eta pena ematen dit, baina ere ezin dezaket asko esan aurrera atera ez naizelako. Hobetzeko beharrekoa da niretzat eta klaseko hainbatentzat.

Ebaluaketaren irizpideak, eskaini digute;

- Unitate didaktikoa (3 puntu)
- Bloga (5 puntu)
- Modulu lana (2 puntu)

*Azterketarik ez

Zergatik ez gara normalean klasera etortzen?

- Haien iritziz, azterketa ez dagoenez, ez gaude motibaturik. Eta arreta jartzeko eza gero ez dagoelako azterketa egongo.

Haien balorazioa pertsonala

- Ez dira motibatuta sentitu. Ni ere ez, egia esanda hasieran gehiago baina gero gutxituz joan da. Baina,hala ere, ez dut uste azterketa ez dagoelako dela, ni ahal izan dudan klase guztietara bertaratu naiz.

- Gure jarrera ez dela egokiena izan ez irakaslearen aurrean soilik ere behatzaileen aurkezpenen aurrean. Eta ezustekoa izan da, gehienetan gure kexak teoria ez genuela zelako eta haien aurkezpenetan gure jarduerak behar zituzten teoriak eskaini dizkigutelako.


Curriculumaren inguruko iritziak:



2 jarrera desberdin egon dira gehienbat:




    1) Bata, ez gaituela motibatzen eta horregatik ikasturte osoan curriculumarekin egoteak interesa       kentzen digula.




    2) Bestea, curriculumaren beste iritzi bat hartu duela, orain ulertzen du. Izan ere, agian ez da     gehien motibatzen dion gauza, baina gutxienez ulertzen du eta ez da galduta sentitzen.


Alaitzek esan du ezin dugula esan curriculuma aspergarria dela esatea argudio barik. Curriculuma ezin dugula baztertu, nahiz eta irakurtzea desatsegina izan. Guk landu beharreko gauza dela, ez eginda emandakoa.



Nire ustez, ez da izan motibagarria ezta atsegina eta horrek motibazio eza ekarri dit lanean haritzerakoan. Bai, egia da landu beharreko gauza dela, baina ematen dit irakasgai osoa curriculumaren inguruan egon dela ez digula deskantsatzeko denborarik eman. 

Nire ustez curriculuma ondo lantzeko honela izan behar zen; 



Curriculuma azaldu (irakaslea), ze nahiz eta behatzaileek azaldu ez dute curriculumaren inguruan dena jakiten eta agian gero ondo ulertzeko gakoa da, haiek berriz gure hizkuntza hurbilagoan azaltzen baitute, baina lehen teoria oinarri bat egon behar dela pentsatzen dut.  Gero, laburpen bat egitearen ideia ondo iruditzen zait (bertan ikusiko dugulako benetan ulertu dugun edo ez). Eta gero, laneko atala taldeka egin, moduluaren taldea. 




Asteartean; azkeneko sarreran egin beharrekoa azaldu digu eta autoebaluazio bat egin behar dugula berari  entregatzeko. Bertan, egelan jarritako irizpide batzuk agertu behar dira, esate baterako gure talde lanaren egoera nolakoa izan den, nire asistentzia klasera, zer ikasi dudan... Betiere, nire iritzia emanez. Gero paragrafoka "Los diez aspectos claves de una Educacion Infantil de calidad" irakurri dugu altuz.




Ostiralean, Iker eta Itziar ez prezentzialen aurkezpena izan dugu. Aurkezpena egiteko hainbat liburu irakurri izan dituzte Haur Hezkuntzaren eta Lehen Hezkuntzaren inguruan eta banakako lana egiteaz gain gero elkartu izan behar dute guri aurkezteko klasean. Aurkezpenari erreparatuz, Haur Hezkuntzaren istorioa, ikaskuntza mota desberdinak (Educare, educere), egokitzapen... gaiak agertu dira. Hala ere, gehien gustatu zaidana izan da teoria eman digutela haien bizipenak edo ezagututako gertaerak kontatuz. Modu horretan, atentzio gehiago izatea erakarri dit, gertatzen diren egoerak zirelako. 




Lauhilabete honi amaiera emateko arbelean esaldi bat idatzi du eta irakurri egin digu, gasteleraz autorea idatzi zuen hizkuntzan; " No se puede comprender lo que no se conoce, ni se puede valorar lo que no se comprende; por lo mismo dificilmente podemos disfrutar de algo que no se respeta, ni desearemos transmitir aquello que no tiene valor" (Fontal, 2003, 209orr)


Galdera eragileak;

- Zergatik ez dago parte-hartzea?
- Nola landu curriculuma motibazioa edo interesa sustatzeko?




2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

HAMABOSTGARREN ASTEA

Kaixo!!

Gaur, astelehenean, Irakasleak Pikler Lóczy Euskal Herriko elkarteari buruz hitz egin digu eta "Una escuela de la civilizazion" pelikula jarri digu. Bertan haurrekin gertatzen diren hainbat gertaera kontatzen digute. Esate baterako, haurren arteko gatazka sortzen da jostailu baten bidez, eta 
hezitzailea lasaitasuna eskainiko dio besteari esaten badio orain itzuliko dizu zu lasai eta jostailua hartu duen haurrari mesedez eskatzen dio jostailua itzultzeko.

Gustuko izan dut pelikula hau, zeren eta oso argi ikusten da zeintzuk diren eskola horien printzipioak eta metodologia.


Praktika egunean, pelikula ikusten jarraitu dugu


Ostiralean; Arrate, Amaia, Oihane eta Nerea aurkezpenak egin dituzte. Alde batetik, bertan urtean zehar behatu dutena esan digute. Nahi dute behaketaren prozesuari garrantzia ematea. Beste alde batetik,'Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela' liburuari buruz hitz egin digute.
Reggio Emilia eskolak, pedagogia edo metodologia berritzailea erabiltzen duen eskola da. Metodologia honek, dokumentazioan oinarritzen da, haurrak egiten duten guztia dokumentatzean datzan.

Ikusitako bideo atxikituko dizuet(bertan behaketaren garrantzia, dokumentazioa eta eskola horien ezaugarriak aurkituko dituzu):



Galdera eragilea: Zergatik Reggio Emilian erabiltzen den metodologia ez da ikastola guztietan ematen? Zure ustez hain ona da? Hobeak daude?

Erreferentziak:

- Las escuelas de Reggio Emilia, una experiencia de innovación educativa.Marquez. A.(2015) YouTube. Hemendik berreskuratua:https://www.youtube.com/watch?v=WewB-dzgOnI

2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

HAMALAUGARREN ASTEA

Kaixo lagunok!!!

Aste hau laburragoa izan da, izan ere, asteartean festa izan zen.
Ana Torne, Itziar Zanguitu eta Haizea Vazquez metodologiaren aurkezpena egin dute.
Zer da metodologia? Ze mota daude?Haren ezaugarriak?.

Klaseko batzuk bere esperientziak kontatu dizkigute, txikitan eduki zuten metodologiaren inguruan. Eta goi malako gradua egin dutenek, praktikak egitera joan ziren ikastoletara zer metodologia mota erabiltzen zuten esan digute.  Niri asko gustatu zait honen inguruan jakitea eta gaur egungo ikastolek nola funtzionatzen duten jakitea bereziki.
Gero aurkezpenekoek prestatuta zeukaten ekintza azaldu digute, elkarrekin egiteko:

METODOLOGIA AUKERA  
  1. Interesguneak
  2. Txokoak
  3. Tailerrak
  4. Jolas librea
  5. Jolas esperimentala

ADIN EGOKIA ( adinetan eztabaidak sortu dira)

  1. 18 hilabetetik aurrera
  2. 2 urtetik aurrera

GAUZA ONAK

  1. Esperimentazioa, autonomia pertsonala, norberaren ezagutza
  2. Gauza asko landu daitezkeela

GAUZA TXARRAK


Ez digu denbora eman ariketa bukatzeko, baina proposamen oso ona iruditu zait beraz klasean egin duguna apuntatu dut nahiz eta ez bukatu.









2018(e)ko maiatzaren 1(a), asteartea

HAMAHIRUGARREN ASTEA

Kaixooo;

Gaur, astea hasteko, Alaitzek 3 proposamen ekarri digu guk aukeratzeko;

- Pelikula bat ikusi.
- Denbora utsi lan egiteko.
- Jolas bat egitea, sorpresa

Gela osoa lan egiteko denbora ustea aukeratu genuen. nire taldea unitate didaktikoa aurreratzeko erabili genuen. Asko aurreratu dugu lan honetan, gainera asteartean praktika orduan, unitate didaktikoa aurreratzeko saioa ere utzi digu.


Praktika bidezko heziketaren aurkezpena izan dugu, Ohiane Melladok aurkeztua, bertan proiektu bidezko heziketaren inguruan hitz egin du eta gero Onhintze, Alba eta Saioak beste aurkezpen bat eskaini digute "ea zergatik garrantzitsua den dokumentazio lana"-ri buruz. Aurkezpen hauen inguruan ez dugu asko hitz egin.


Ostiralean, behatzaile talde bat, jarduera bat egin dute eta talde handi 2 sortzeko esan digute, eskuinean zeudenak eta ezkerrean zeudenak bereiztuz. Nire taldeari fruta gaia tokatu zaigu eta gai horren helburuak eta ebaluazio irizpideak adierazteko esan digute. Azkarrago egiteko bakarrik 2 helburu eta 2 ebaluazio-irizpide aukeratzeko esan ditugu.

Guk aukeratutakoak:

30.orria 6/8: 

6) Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.

 8) Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko.

34.orria 5/2:

2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea, bere ahalmenean gero eta konfiantza handiagoa izanda.

5) Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.

 Erreferentziak

- 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf

2018(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

HAMABIGARREN ASTEA

Ainize, Saray eta Itsasok aurkezpen bat edin dute didaktika zer denaren inguruan. Hasteko jarduera bat planteatu dute bakoitzak orri batean geuretzat didaktika zer den idaztea izan da.  Gero haientzat zer den eta didaktikaren inguruan hitz egin ostean beste jarduera bat proposatu digute, ea zenbat esanahi aurkitzen genituen didaktika orokorraren inguruan, gure taldean 6 esanahi aurkitu ditugu 10 minututan. Eta talde bakoitzak aurkitutako esanahi bat islatu dio klaseari. Klasea nahiko dinamikoa izan da, gaia interesekoa baitzen. Bukatzeko, irakaslea, Etxaguerena izeneko autore baten liburutik, Didaktikaren definizio bat irakurri digu.

Dena den, honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, eskuragarri utziko dizuet behatzaileak egindako aurkezpena: Didaktika

Asteartean, unitate didaktikoarekin jarraitu dugu. Orri batzuk eman dizkigu artikulua irakurzteko  eta ze irizpide hartu behar ditugu kontuan Unitate Didaktikoa diseinatzeko orduan

Resultado de imagen de trabajando juntosAsteartean, irakasleak proposamen bat egin die lanbide heziketa egin duten ikasleei. Proposamena behatzaileei zuzenduta joan da. Hau izan zen proposamena; haiek besteok egiten hari garen unitate didaktikoen zuzenketa bat egitea zen, hau da, irizpide batzuen arabera, gure lana kalifikatzea. Baina, behatzaile horiek haien desadostasuna adierazi dute Alaitzi, izan ere, ez dute beraien burua horretarako prest ikusten edo ez zelako lauhilabete hasieran eskatutako lana, beraz proposamena bertan behera gelditu da. Behin hori ikusita, falta zen klaseko ordua, unitate didaktikoa aurreratzeko utzi digu, eta horretan ibili gara taldetan bildurik, irakasleak, taldez taldez pasatzen zen bitartean zalantzak argitzen eta laguntzen behar zuten taldeei.



GALDERA ERAGILEAK

Zer da didaktika?
Zergatik daude hainbat esanahai didaktika arloan?


ERREFERENTZIAK

- Tearfund Learn (s.f). Tearfund aprendizaje. Berreskuratua 2018ko apirilaren 23 an hemendik; https://learn.tearfund.org/esES/resources/publications/pillars/building_the_capacity_of_local_groups/c2_working_together/

2018(e)ko apirilaren 15(a), igandea

HAMAIKAGARREN ASTEA


Dagoeneko, Aste Santuko oporraldiaren bueltan gaude eta berriz ere, aste honetan zehar egindakoaz adieraziko dizuet.


Astelehenean, Anek, Anttonek, Oihanek eta Ainhoak, klaseko gelakideak, aurkezpen bat egin ziguten. Aurkezpena Unitate Didaktiko bat nola egin behar den adierazten zuen, laburbilduz unitate didaktiko batek izan behar dituen ezaugarriak adierazi dizkigute. Gainera unitate didaktikoa egiteko plantilla antzeko bat erakutsi digute errazago egiteko eta adibide gisa hartu ahal izateko. Dena den, esan digute egiteko milaka adibide geneukala geuk nahi genuena hartzeko. Gainera, eGelan dauzkagu "Planifikazio adibide desberdinak" unitate didaktiko desberdinen ereduak ikusteko.


Asteartean, Unitate Didaktikoarekin jarraitu dugu hizketan eta Alaitzek jakinarazi digu ez dela lan zaila izango, didaktika atalaren modulua egin ondoren,unitate didaktikoaren lan erdia eginda edukiko genuela esan digu, izan ere, bertatik informazioa hartu behar baitugu.


UNITATE DIDAKTIKOA

  • 3- 5 orri artekoa izan behar da. 
  • Ikusgarria, praktikoa eta arina izan behar da. 
  • Moduluan egindako azterketatik abiatuta sailkapen bat egin: 
  • Testuingurua (taldearen ezaugarriak) 
  • Esperientzia eremuak eta edukiak 
  • Helburu orokorrak eta zehatzak 
  • Ekintzak eta jarduerak 
  • Ebaluazioa (tresnak, irizpideak, antolaketa,behaketa...) 
  • Hobekuntzak 
  • Metodologia 
  • 5 ekintza (modulu lanekoak edo baten bat berria edo hobetuta izan daitezke) 
  • 3 eta 6 helburu artekoa 


Hau guztia esan ondoren, gure taldearekin jartzeko denbora utzi digu, lanarekin aurreratzeko. Nire taldean Aintzane eta ni geratu gara, Antton eta Ainhoa lanbide heziketakoak direlako, baina laguntza eskaini digute eta lehenengo pausoak ematen hasi gara.

Ostiralean, Antton, Ane Ainhoa eta Ohianek proposamen bat egin zuten unitate didaktikoa ulertzeko. Proposamena honetan datza; guztion artean unitate didaktikoaren adibide bat egitea baina ez zuenez funtzionatzen, klasea 4 taldetan banatzea erabaki dute. Talde bakoitzak eginkizun bat zeukan, batzuk jarduerak erabakitzea, beste batzuk landutako eremuak, ebaluazioa, helburuak. Baina akats bat zegoela konturatu gara, ezin genuen talde bakoitza bere lana egin besteen taldeen informazioa behar genuelako. Azkenean asmatu izan dugu informazioa eta modu horretan ez da ikusi oso ondo unitate didaktiko bat egiteko gai ginen ala ez, pena bat izan da. Baina, gutxienez parte hartu dugu eta hizketan egon gara, gutxienez neure taldean.

2018(e)ko apirilaren 8(a), igandea

HAMARGARREN ASTEA

Kaixoo!!

Resultado de imagen de aste santua oporrakAste honetan zehar ez dugu klaserik eduki Aste Santua zela eta. Hala ere, modulu lanarekin aurrera jarraitu dugu. Taldeko partaide bakoitza zeregin bat hartu du. Nire galderan arazo batzuekin gtopatu naiz, orduan Aste Santuko bueltan taldea bilduko da aurkitu ditugun arazoak edo zailtasunak begiratzeko eta ebazteko. Behin begiratuta, arazoa jarraituz gero, Alaitzi tutoretza bat eskatzea erabaki dugu aurrera jarraitu ahal izateko.




ERREFERENTZIA

- Zaldupe. (2014). Zaldupe Ondarroako eskola publikoa. Berreskuratua 2018ko apirilaren 8 an hemendik; http://zaldupe.blogspot.com.es/2014/04/blog-post.html

2018(e)ko martxoaren 26(a), astelehena

BEDERATZIGARREN ASTEA


Forneiroren testua aztertu dugu, tertulia dialogikoa eginez eta honako idei garrantzitsuak nabarmendu ditugu;
  • Eskola espazioa ez da ikaskuntza giroa-ren berdina.
  • Espazioa hezitzaile bezala ulertzen da.
  • «Es necesario entender el espacio como un espacio de vida, en el cual la vida se sucede y se desenvuelve: es un conjunto completo» (Battini, 1982, p. 24)2.
  • Ulertu beharreko dimentsioak ikaskuntza giroa ulertzeko:
















Didaktikaren helburua; irakurtzen eta entzuten ikastea. Izan ere, berdina da obserbazioaren bidez heziketaren modeloaren atzean daukan 4 dimentsioak ebaluatzea.

Eta helburua; Ikastolako espazioa modelo kuadrikulatua bezala hartzea ere izango litzateke.

Galdera eragilea; Nola banatu, antolatu eta aberastu espazioa, jardueraren faktore bizigarrian bihurtzeko?




Praktika saioan, portafolioan nota ona ateratzeko irizpideak erakutsi dizkigu eta binaka jarri gara irizpideak zehazteko.


Zer da errubrika? 
  • Ebaluatzeko tresna da.

Ebaluazioa= Identifikatu / behatu / hausnartu eta interbentzioa bereganatu eta berpentsatu

Hauek dira:

Ikuszentzunezko hizkuntza modu  orekatuan erabiltzen da
Sarrera kopurua
Klasean landutako gaiak identifikatu, deskribatu, hausnartu eta osatzen da.
Estetikoki irizpide akademikoak errespetatzen dira, ordenatua da, irudien erabilera pedagogikoa (ez infantilizatua)
Komunikazioa eta hizkuntza ulergarria eta txukuna izatea
Nire aurkezpena aparteko orri batean
Etiketen erabilera egokia
Informazioa eta baliabideak modu egokian zitatzen dira


Galdera eragilea: Uste duzu ebaluatzeko irizpideak hasieran esartzea garrantzitsua dela? Zergatik?





ERREFERENTZIA

- Iglesias Forneiro, M. L. (2008). “Observación y evaluación del ambiente de aprendizaje en Educación Infantil: dimensiones y variables a considerar”, en Revista Iberoamericana de educación, Nº 47, 2008, (49-70)

2018(e)ko martxoaren 25(a), igandea

ZORTZIGARREN ASTEA

Aste honetan, binaka testu bat irakurri dugu; hain zuzen, "Proiektuen eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta ezberdintasunak" testua. Horretarako berrantolaketa egin dugu, kurtso hasieran esan zuen bezala.

Bigarren puntuan datak gogoratu ditu:
- Saio praktikoak; K2
- Ostirala;
- 26 rako Iglesias Forneiro irakurrita
- 27-28 rako;
  • Portafolioak  eguneratuta izan
  • K2 itxi klasean
  • Unitate Didaktikoa zehaztu
  • Aste Santua eta gero K2 lanak entregatu.
- Maitzak 11; K2-aren eta unitate didaktikoaren- lanen entrega  


Alaitzek aurkezpen bat egin du:

Proiektu bidezko metodologa- helburua: DIDAKTIKA OROKORRA PENTSATU, SENTITU, EGIN. BIZI.

Proiektuetan oinarrituta ikaskuntza ez da "postrea", "jakin nagusia" baizik.

Praktika klasean  modulu lanean nola gauden adierazi diogu, talde bakoitza eta dirudienez besteekin konparatuz ez goaz gaizki. Azkenik idei bat edukitzeko beste urteetan zuzendutako lan modulua erakutsi digu, bere arloa hain zuzen ere.


Aste honetan Martari, Janireri, Andreari eta Irantzu-ni aurkezpena egitea tokatu zaie. Hasiera eman diote ariketa batekin gure esanahia eman hitz hauei:Curriculum / Curriculum barneratzaile /Aniztasunaren trataera


Curriculum:Hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko programazioa( ikaslearen ikuspegia eta irakaslearen ikuspegia)


Curriculuma zehazten diren oinarrizko osagaiak:

  • Zer irakatsi
  • Nola irakatsi
  • Noiz irakatsi
  • Zer, noiz eta nola ebaluatu
Curriculumaren ezaugarriak
  • Derrigorrezkoa 
  • Deszentralizatua eta irekia( autonomia erkidego bakoitza erabakitzen du nola antolatu)
  • Barneratzailea (aniztasuna integratzen du, ikuspegi globala du, hau da, ezin daiteke soilik behar batzuei erantzun
  • Malgua 
  • Orientatzailea(printzipio metodologikoen bidez erabakitzen da)
Curriculumaren iturri teorikoak:
  • Iturri soziologikoak:
  • Iturri epistemologikoak: Zientziarekin eta zientzia egiteko gaitasunarekin zerikusia du.
  • Iturri pedagogikoak:
  • Iturri filosofikoak:Ikasketak erraztuko duten estrategiaz arduratuko dira
  • Iturri psikologikoak: testu inguru sozialari lotuta 
Curriculum motak:

- Ikastetxe bakoitza bere hezkuntza errealitate eta inguru sozialaren arabera.
  • - Curriculum irekia ( malgutasuna eskaintzen du)
  • - Curriculum itxia
- Ikasleek eskona ikasten duten bezala ulertzen bada
  • - Agerikoa / Ezkutua( asmorik gabe gauzatzen diren ikasketak; hauek ez dira inplizituki gertatzen)
  • - Formala ( idatzia eta curriculumean dagoenarekin batera datorrena) / Erreala ( klasean benetan gauzatzen dena)
EGINDAKO ARIKETEN EMAITZA (Aurkezpena; bertan proposatutako egoerak ikus daitezke eta aurkezpen osoa ) 

1. EGOERA- Irekia
2. EGOERA- Itxia
3. EGOERA- Formala eta erreala
4. EGOERA- Ezkutua eta erreala



Curriculumaren zehaztapen mailak:

- Lehen zehaztapen maila: Gutxieneko ikastetatik curriculumera
- Bigarren zehaztapen maila: Ikastetxearen proposamen pedagogikoak
- Hirugarren zehaztapen maila: Programazioa

- Curriculumaren helburuak:
  • Helburuak: ikasleek lortu daitezkeen lorpenak 
  • Oinarrizko konpetentziak ( zehar konpetentziak): Ezagutza, trebetasun eta jarreraren multzoa
  • Edukiak: ikasleek landu behar dituzten ezagutzak
  • Estrategia metodologikoak: arau multzoak
- Orientabide metodologikoak:

  • Ikaskuntza esanguratsua
  • Jolasa
  • Eskola giroa
  • Eremuen, denboraren eta baliabide materialen antolaketa
  • Profesionalen arteko elkarlana



2018(e)ko martxoaren 18(a), igandea

ZAZPIGARREN ASTEA

Kaixo lagunak!!!!

Berriro hemen elkarrekin gaude informazioa eskainiz, aste honetan zehar Amaiak eta Garbinek aurkezpen bat egin dute Heziberri 20120 planari buruz.
HEZIBERRI 2020


Heziberri 2020 Plana bi zutabetan oinarritzen da:
  • Lehenengo zutabea gure hezkuntza sistemak orain arte egindako bide luze eta oparoa da. Bide horretan  eraman diren hezkuntza-esperientziak eta arrakastatsuak metatu dira hezkuntza komunitatean partekatzen dugun kultura pedagogikoa eraikitzeko.
  • Bigarren zutabea eragile desberdinen parte-hartzea da.

Ondorengo hiru egitasmok osatzen dute Heziberri 2020 plana:

  • Lehen egitasmoa: hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa 
  • Bigarren egitasmoa: Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum dekretuak
  • Hirugarren egitasmoa: Euskal Hezkuntza Legerantz hurbiltzeko urratsak ematea
Aurkezpena hezkuntza eredu pedagogikoaren markoari buruz izan da. Eta puntu garrantzitsuenak idatziko dizkizuet.

Hezkuntza - oinarriak

1) Hezkuntza-eskubidea bermatu.
2) Hezkuntza -berdintasuna esakini eta desberdintasunak konpentsatu.
3) Funtsezko konpetentziak jabetzen laguntzea

Oinarrizko Hezkuntza xedeak

1) Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea.
2) Pertsonaren garapen INTEGRALA.
3) Helduarorako prestatzea.
4) Ikasteko eta lanean hasteko prestatzea.
5) Motibatzea.


Oinarrizko konpetentzien proposamena


  • Oinarrizko zehar - konpetentziak : Egoera guztietako problemak ganoraz konpontzeko, ikasgai guztietan lantzen dira.
  • Diziplinarteko oinarrizko konpetentziak: konpon daitezke bizitzaren egoera guztietako problemak diziplina-arlo jakin baten baliabide espezifikoak erabiliz.

Edukien tipologia


  • Adierazpeneko edukiak; jakintza teorikoak
  • Jarrerazko edukiak; ikasteko jarrerak , ohiturak eta joerak
  • Prozedurazko edukiak; adierazpeneko eta jarrerazko edukiak eskuratzeko estrategiak

Edukiak hautatzeko irizpide orokorrak

  • Garrantzi sozio-kulturala
  • Garrantzi zientifikoa
  • Funtzionaltasun eta adierazgarritasuna
  • Egokitasun pedagogikoa(Eduki koherenteak izan behar)


Metodologia; ikaskuntza prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia, prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak kontuan hartuz.



Praktika saioa ez dugu aste honetan izan, izan ere, Alaitz gaixorik egon baita.

Antton eta Nerea aste honen azken egunean aurkespena bat egin dute baita. Haien gaia "Urteko plana"-ri buruz hitz egitea da.

Urteko plana, dokumentu bat da, non ikastetxeak ikasturterako dituen helburuak eta eginbeharrak bertan zehazten ditu.
Galder ada zertarako balio du? Ikastetxean egiten den guztia antolatuta eta planifikatuta egon behar delako.
Gainera, dekretuarekin harremana eta eskolaren berdina da.

Urteko planean agertu beharrekoa:


  • Kokapena(non?, Baliabideak, inguruan zer?).
  • Ikastaldiaren ezaugarriak.
  • Zenbat unitate didaktikotan banatuta dagoen.
UNITATE DIDAKTIKOA

- Oinarrizko konpetentziak garatzeko eta gelan jarduteko modua erakutsi nahi dute.
- Hauen konposaketa;

  • Izenburua
  • Iraupena
  • Justifikazioa
  • Helburu didaktikoa
  • Zeharkako konpetentziak
  • Konpetentzia espezifikoak
  • Edukiak
  • Jarduerak
  • Ebaluazio irizpideak
*Zeharkako konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak oinarrizko konpetentziak dira.

2. mailan: eskolako proiektu curricularra eta hezkuntza proiektuak agertzen dira.
4. mailan berriz, ikasleen beharrei egokitutako plana.

Metodologia:

  • Esparruen banaketa
  • Denbora banaketa
  • Materiala
  • Haurren taldekatzea
*Erabaki honen arabera metodologia bat edo beste bat erabili behar da.




GALDERA ERAGILEAK?

Zer da urteko plana? Eta zeratarako balio digu?

Curriculumean agertzen denarekin zerikusia du?

ERREFERENTZIAK

-Bujanda Arizmendi, J.M. (2017). Aberriberribloga. Berreskuratua 2018ko martxoaren 18an hemendik; https://aberriberri.com/2017/05/03/el-modelo-educativo-pedagogico-del-plan-heziberri-2020/

2018(e)ko martxoaren 11(a), igandea

SEIGARREN ASTEA

KAIXOOOO LAGUNAKKK!!!!

Aste honetako, lehenengo egunean,  Alaitz diskurtso antzeko batekin hasi ditu klaseak. Diskurtso horretan; guk klasean hartzen dugun papera/rola -ren inguruan izan da.  Ulertzen gaituela prozesu honetan; zailtasunak, arazoak edo zalantzak edukitzea eta galduta egoteak ere ulerkorra dela. Baina, oso garrantzitsua dela geure buruari hausnarketa eta autoebaluazioa egitea.

Galdera eragile antzekoak utzi dizkigu pentsarazteko eta zuei ere galdetu nahiko nizueke.


  • Nola sentitzen naiz prozesu honetan (irakaskuntza -ikaskuntza prozesuan)?
  • Ni baino helduagoa den pertsona batek ez erantzuteak (goi-gradua egin duenak) nola jasotzen dugu? Zein da gure erantzuna erreakzio horiei? Zer egin erreakzio horiek aldatzeko? Nola eman buelta honi?
  • Lanbide Heziketa egin dutenei erantzuteko beharra sortzen dit?
  • Dena ez ulertzeak nola sentiarazten nau?
Hau entzun ostean, aproposa ikusi zuen erlaxazioa egitea, begiak itxita genituen bitartean eta ondo eserita, liburu baten pasarte bat irakurri zigun.

Hurrengo bi egunetan, K2 modulua egiten jarraitu dugu, oraindik zalantza ugari ateratzen dira eta lan ugari falta da. Esan digu, 2 - 3  aste gehiago utziko dizkigula klasean bukatzeko eta gero eta  lehenbailehen bukatzen joateko unitate didaktikoarekin hasiko garelako.

  • Azkenean ostegun honetan curriculumaren laburpena edo mapa kontzeptuala bidali dugu. Lan asko eraman nau hau egitea eta laburtzea zaila egin zait, dena garrantzitsua zelakoan nengoelako. Azkenean, egin dudan lanarekin pozik nago eta eskuragarri edukitzeko utziko dizuet. Espero dut zuentzat aproposa izatea eta erraz ulertzea.


ERRFERENTZIAK

- 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf

2018(e)ko martxoaren 4(a), igandea

BOSTGARREN ASTEA

KAIXOOO!!!

Astero bezala, ekarri dizuet aste honetan zehar egin dugunarren informazioa espero dut gustukoa izatea.

Aste honetan ikusitako bideoa, oso gustukoa izan dut eta oso interesgarria iruditu zait konfiantzaren pedagogian lantzen dena. Beti bezala bideoa utziko dizuet eskuragarri.


Bideo ikusi ostean nire hausnarketa utziko dizuet.
Nire ustez; Ikastola honen funtzionamendua primerakoa da, hainbat gunetan banatuta dituzte ekintzak eta jarduerak, modu honetan haurren beharrak asetzen dira, askatasuna emanez, baina modu berean ere aholkatzen diete gune guztietatik igarotzeko.  Azken finean, haurrak protagonistak dira eta ikastetxea, haien beharretara egokitzen da. Horregatik,  pedagogia mota hau eskoletan ezartzea egokia izango litzateke, metodoloagian pauso aurreratuak eginez.

Ikastetxe hauetan ematen diren ezaugarriak:
  • 0-6 urteko haur guztiak elkarrekin daudenez, bata besteari laguntzen dira. 
  • Haurra da erdigunea. 
  • Guraso eta hezitzaileen arteko konfiantza egon behar da, eremu hau asko lantzen dute. Izan ere, behin haurrak gurasoengatik konfiantza duenean soilik banatuko da. 
  • Gurasoak geletan egoteko eskubidea, haurra lasaitu arte.
  • Gelak txoko desberdinetan daude banatuta eta haurrak bere garapen kognitiboaren arabera zer egin aukeratzen du, hala ere, saiatuko da umeak astean behien txoko guztietatik igarotzea behin gutxienez irakasleak bultzatuta.
  • Irakaslearen papera soilik behatzaile moduan aritzen da.
  • Maitasuna. 
  • Irakasleen lana egoera desberdinak sortzea da, bere garapena eta autoestimua sustatzeko 
  • Guraso eskolen balioa. 
  • Konfiantza haur, irakasle eta familiaren artean 
  • Haurrak jarri mugak 
  • Helburuak baliabideetara egokitu 
  • Espazio eta baliabideak garrantzi handia 
  • Espazioak umearen esplorazio eta mugimendu beharretatik daude sortuak 
  • Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak jartzen dutelako erritmoa. 
  • Irakaslea umearen beharren zerbitzura dago eta haurrak gidatzen ditu 
  • Irakaslea behatzaile, sortzaile eta bideratzailea da. 
  • Jolasten ikasi eta ikasten jolastu. 
  • Erritmo-biologikoak errespetatu. 
  • Autonomia landu.

Bueno hasieran emandako hausnarketan dena perfektua dela dirudi, biana akats batzuk edo oztopo batzuk aurkitu ditut. Haien artean, ikusi daiteke Arizmendi ikastolara joaten diren haur guztiek euskaldunak dira ez daude atzerritarrik. beraz, hori puntu negatiboa da ez dagoelako kultur-aniztasuna eta hori aberasgarria izango litzateke haurrentzat, batak besteengatik ikasteko. Gainera, umearen jarraipena zaila izango da, azkenean hainbat ume elkartzen dira leku berberean eta hezitzaile gutxi edo nahiko ez badaude zaila izango da jarraipen egokia ematea.


Behatzaileen txanda heldu da, gaur Amaia, Oihane, Arrate,Garbiñe eta Nerea orain arte klaseetan ikusi dutenaren arabera hitz egin digute eta power point bat egin dute. Bertan, azaldu ziguten haientzat egin beharko genuena klaseak hobetzeko .

Beraien proposamenak hauek izan dira:

  • Alaitz lauhileko hasieran esndako antolaketan jesartzen jarraitzeko.
  • Oinarri bat edukitzeko teoria pixka bat ematea eta bertatik gure ezagutzak zabaltzea.
  • Klasea ez jardutea soilik bideo bat ikusten edo idei naguasiak ematen, klase berberean hainbat metodo erabiltzea arreta pizteo eta astunegia ez izateko.
  • Eztabaida piztu da, curriculuma nola landu behar dugunaren inguruan. Nire ustez, errazagoa izango litzateke lehenago teoria pixka bat emanda edo azalpen bat emanda laburpena egitea. Izan ere, errazagoa egingo zaigu eduki ez garrantzitsuenak baztertzeko.

Azkenik, zalantzak galdetu ahal izateko blog bat sortu dute gu laguntzeko.



GALDERA ERAGILEAK



- Proiektu on bat da konfiantzaren pedagogia lantzea? Perfektua da? Zer hobetuko zenukete? Irakasleari zer aholkuren bat emango zeniokete hobetzeko?


- Materialei buruz hainbat momentutan hitz egiten du, egokiak direla pentsatzen duzue?


ERREFRENTZIA

- Arizmendi Ikastolak ERDU proiektua. 2014ko uztailaren 11a. Konfidantzaren Pedagogia. Youtube. Hemendik  berreskuratua:https://www.youtube.com/watch?v=6TDg1Xj8Ykg

2018(e)ko otsailaren 25(a), igandea

LAUGARREN ASTEA

Beste aste bati hasiera ematen diogu!
Aste honetan hasi gara "Behaketa" hitzaz hitz egiten. Alaitzek irakaslea esan digu behaketaz hitz egiten dugunean gauza desberdinak ulertzen direla. Horregatik, behaketa hitza aipatzen dugunean nola hartzen dugun esan behar dugu; hau da; psikologia arlotik, didaktika arlotik...
Betiere, behaketa umearen garapenarekin erlazionatuta dago.



Azalpen hau eman ostean, Garbiñe eta Amaia ikaskideak aurkezpen bat egin dute guztiontzat. Aurkezpen horretan, jarduera bat planteatu dute eta behaketa taula bat jarri dute. Bertan, jarduera bakoitzean helburuetatik ebaluatu aurretik, oso argi eduki behar dira zeintzuk diren helburu horiek. Behaketa taulak, haurrari, irakaslearen paperari, testuinguruari, materialari... begirada botatzen dio.











Aurkezpena ikusi eta gero Carles Monereo Font - "La evaluación autentica de competencias " bideoa ikusi dugu.


Bertan Monereo (2010) oso argi adierazten du zer diren konpetentziak; konpetentziak estrategiaz osatutako multzoak dira. Konpetentea izatea artikulatzeko eta  estrategia desberdinak osatzeko gai izatea da arazo konplexu bati aurka eginez.. Honetaz gain, hainbat galdera adirazten ditu eta hoiei erantzun bat ematen die.

Agertutako galderak eta aipamenak:

- Zer da gaitasuna? Eta hauek nola ebaluatzen dira?

- Prozedurak eta estrategiak
- Zer da irakasle konpetente bat?

- Zer da ikasle konpetente bat?
  • Ikasleak lan bat egiterako ordun informazioa bilatu behar dute hainbat lekutan, esate baterako; interneten, liburuetan, aldizkaritan...
Praktika klasean, curriculuma nola igo behar dugun azaldu digu eta klasean curriculumean aritzeko utzi digun azken eguna izan da.

Azkenik, denbora eman digu modulu lanean aritzeko, hain zuzen, Didaktika Orokorra ikasgaian K2an eskatzen digutena burutzen hasteko. Nire taldea, lehenengo kontaktuan, nola egingo dugun hizketan egon gara eta informazioa bilatzen hari gara. Klase honetan sortu zaizkigun zalantza batzuk argitu ditugu, beraz, pixkanaka modulu lana aurrera doa.

GALDERA ERAGILEAK

- Zer garrantzia du irakasle konpetente bat izatea? eta ikasle konpetentea?
- Zer da zehazki "behaketa" didaktika arloan?

ERREFERENTZIAK

- Carles Monereo Font- La evaluación auténtica de competencias(19/02/2009. YouTube. Hemendik berreskuratua; https://www.youtube.com/watch?v=tbugPz0nMyk&t=142s

2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea

HIRUGARREN ASTEA

Resultado de imagen de presentacion
Modulu lanaren aurkezpena aurkeztu digute; musika- arte- eta didaktika- irakasleak klase osoan zehar diapositiba aurkezpen baten bidez. Egin beharrekoa azaldu ziguten baina pixkanaka pixkanaka egingo dugun prozesua da eta gainera lehenengo aldiz.

Praktikan klasea 3 puntutan banatu genuen egin beharrekoa:

1- Taldeak eginda antolatu eta partaide bakitza egin beharreko funtzioak      banatu.
2- K2 an egin nahi dugun gaia aukeratu eta aztertu
3- Ebaluaketa, irizpideen zerrenda HHrako. Horretarako behaketa dekalogoa ( taula, irizpide zerrenda...)

Garrantzitsua hemendik maiatzera gure ikaskuntza-prozesuari arreta jartzea bai taldeka bai indibidualki.

Behatzaileen taldea daukagu! Goi graduan ikasi duten ikasleez osaturita dago, haien funtzio izango da azaltzea eta gu laguntzea gai batzuen inguruan.

Teoria klasean, "Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa" -ren testuaren idei nagusiak idatzi ditugu.

Utziko dizuet idatzitako idei nagusak:

- Segurtasuna; helduarekin lotura-harremana
- Haurreskolaren kalitatea hobetzea, etengabeko berrikunta prozesua.
-Helduaren sentikortasuna, umeari segurtasun-iturria eman. Baina nola ebaluatu dezakegu helduaren  sentikortasuna? Honen erantzuna; bideo-grabazioa dugu baliabide interesgarritzat.
  Umea helduarekin harremanetan dagoenean seguru dago.
- Arreta jarri behar dugu gure iritziz deigarria den jokabiderik ez duten umeengan(negarra, erasoa..).
- Umearen behaketan; seinale guztiak, barne ingurunea interpretatzen jakin behar dugu
- Entzuketa aktiboa (sentikortasuna); oso garrantsitzua hau egiten jakitea eta hitzik gabeko seinaleak irakurtzen jakitea.
- Esplorazioaren kalitatea: umearen ongizate adieraztea eta lotura jokabideen maila.

ADI! ARRETA JARRI BEHARREKO GAUZAK:


- Oldarkortasunarekin 2 gauza egin daiteke; gorde eta kanporatu
- Umea baztertuta gelditzen denean, negarra ez dagoenean eta adierazpenik ez dagoenean.
- Irakasleen erantzunei arreta jarri eta mugak ezagutu


ERRITMO- BIOLOGIKOAK


- Errespetua (loaldiari eta esnaldiari; jateari...)
- Oztopoak identifikatu

MATERIALEN AZTERKETA


-Material bakoitzaren azterketa egin beharko dugu, materiala aldatzeko, haiekin jarraitzeko edota ez erabitzeko.
- Garrantzitsua da umeak materialekin esperimentazioa piztea.

Taldeko gogoeta: etengabeko prestakuntza, garapen profesionala eta garapen pertsonala.


GALDERA ERAGILEAK

- Zertan datza Haur Hezkolan kalitatea hobetzeak?
- Zertan datza Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa?



ERREFERENTZIAK


- Garapen - testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa.(2016). Hik hasi. 43-49